Prentsa Aretoa

Berriak

2007/06/15

Urkulluk bihar bere erantzukizuna onartzeko eskatu dio EAE/ANVri, hauteskundeetara «egoeraren berri izanik» aurkeztu baitzen

EAJren EBBren bozeramaile Iñigo Urkulluk bihar «herritarren aurrean beren erantzukizuna onartzeko» eskatu die EAE/ANVri eta gainerako alderdi politikoei, udal eta foru hauteskundeetara «egoeraren berri» izanik aurkeztu baitziren alderdi guztiak . Gainera, Itun Antiterrorista berria lortzeko aukera baztertu du, egungoak ez duela balio erakutsi baitu, eta, bere ustez, bakearen aldeko urratsak egiteko egokiena alderdien artean «harreman zuhurrak» izatea da.

Ezagutzera eman
Urkulluk zera adierazi du Punto Radion egindako elkarrizketan: «Legez kanpoko edo inpugnatutako hautagaiak izan arren, hauteskundeen eguna normaltasun osoz igaro zen heinean, ezin daiteke ulertu udalak eratu behar diren eguna zergatik ezin den normaltasun osoz igaro».

«Gainera, gutako bakoitza egoera nolakoa zen ezagutuz aurkeztu ginen joan diren udal eta foru hauteskundeetan, baita maiatzaren 27ko irudia izateko aurkeztu ere», adierazi du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!