Prentsa Aretoa
Berriak
2007/06/29
Urkullu: “Espero dugu justiziak ez alferrik galtzea Lehendakariaren aurkako auzia ixteko aukera”
EBBren eledun Iñigo Urkulluk gaur adierazi duenez, “EAJk espero du Justiziak lehendakariaren eta beste pertsona batzuen aurkako ahozko epaiketa ixteko aukera alferrik ez galtzea, juridikoki eta sozialki zentzugabea delako. Haiek guztiak, gizartean eragina duten pertsona gisa, joera politiko batzuetako ordezkariekin biltzeagatik auzipetu zituzten”. EBBren bozeramailearen ustez, “lehendakariak Eusko Legebiltzarraren eta, behar izanez gero, herritarren aurrean bakarrik eman behar ditu bere jardueren inguruko azalpenak”.
Iñigo Urkulluren arabera, Euzko Alderdi Jeltzaleak espero du “auzi hau behin betiko itxiko dela eta fiskalak ulertuko duela, gizarte honen zati handienak bezalaxe, hitz egiteko esertzea, denen artean eta denekin, talde batzuengan eragina daukan edozein alderdi, joera politiko edo talderekin, ez dela delitua”.
“Justiziaren hobe beharrez, espero dugu prozesu honen guztiaren atzean dauden bulkada politiko eta alderdikoi argiei erantzuten dieten kausak kontuan ez dituela hartzen frogatzea. Horiek ulertzen duten eta lortu nahi duten gauza bakarra da lehendakaria, hau da, euskal gizarteko ordezkari instituzional gorena, akusatuen aulkian esertzea” gaineratu du. .
“Inork ez luke ulertuko Justiziak euskal gizartearen gehiengo zabalaren nahiaren aurka egitea, ez bada lehendakari bati akusatuen aulkian argazki bat ateratzeko bulkada politikoagatik”.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS