Prentsa Aretoa

Berriak

2007/07/09

Urkulluk uste du Gobernuak ETArekin “komunikaziorako bideak” mantendu beharko lituzkeela eta EAE-ANVri bidea irekitzea alde batera uzten du

EAJren EBBren bozeramaile den Iñigo Urkulluk ziurtatu du beharrezkoa dela Gobernuak “komunikaziorako bideak” mantentzea ETArekin, indarkeriaren amaierara elkarrizketaren bidez iristeko. Halaber, bere alderdia “lurralde eta udalerri guztietan” EAErekin hitz egiten ari dela ziurtatu du, baina horrek ez duela esan nahi “parte-hartzeari bidea irekiko zaionik legalki posible ez den tokietan”.

Ezagutzera eman
Urkulluk uste du Gobernuak ETArekin “komunikaziorako bideak” mantendu beharko lituzkeela eta EAE-ANVri bidea irekitzea alde batera uzten du

ARGAZKIA JAITSI

Radio Nacionali eskainitako elkarrizketan, horixe esan du Gipuzkoako diputatu nagusi den Markel Olanok egindako iragarkiaren gainean. Horren arabera, hurrengo astean EAErekin bilduko da Foruko Gobernuaren eta alderdi horrek lurralde gipuzkoarrean duen legez kanpoko zerrendaren arteko harremana zehazteko.

Urkulluk adierazi du bilera EAJren “koherentziaren” ondoriozkoa izango dela eta azpimarratu, “hautagai zerrendak legez kanpo utzi edo aurka egitetik haratago", bere alderdiak adierazten duela "guztiekin elkarrizketatu eta hitz egin behar dela". “Hori dela eta, bilera guztiekin elkarrizketatzeko ariketa horren ondorio da, betiere, berak ─Olanori buruz hitz egitean─ iragarritako legaltasun planteamenduaren barruan”, erantsi du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!