Prentsa Aretoa
Berriak
2007/10/01
Urkulluk baieztatu du EAJren txostenak “babestu” egiten dituela “lehendakariak egin nahi dituen urratsak”
EAJren EBBren bozeramaile Iñigo Urkulluk esan duenez, EBBk Batzar Nagusian onesteko proposatu duen txosten politikoak “babestu egiten ditu lehendakariak egin nahi dituen urratsak”.
Radio Euskadiri egindako adierazpenetan Urkulluk azpimarratu egin du EAJk “konpromisoa” duela “bidearen lehenengo zati horrekin, zati horixe egin behar baitugu hemendik 2008. urteko ekainera arte, elkarrizketa eta negoziazio prozesu bat irekitzen saiatzeko” lehendakariaren eta José Luis Rodríguez Zapatero gobernuburuaren artean.
Akordioa bilatzeko “konpromiso” hori “lehendakariak azaltzen dituen printzipioak” ditu abiapuntu, hala nola “indarkeria erabat arbuiatzea eta euskal gizartearen borondatea errespetatzearen alde apustu egitea”. "Gainera, argi eta garbi adieraziz prozesu hori, zalantzarik gabe, talde politikoen arteko negoziazioaren fasean hasi beharko dela, betiere Diputatuen Kongresuak 2005eko maiatzean emandako ebazpenean azpimarratzen diren baldintzak betetzen badira", gaineratu du.
"Arazoaren gakoa da ea errespetatzen den ala ez euskal gizartearen borondatea; kasu honetan, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politikoek ordezkatzen dute borondate hori", esan du Urkulluk.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS