Prentsa Aretoa

Berriak

2007/10/08

Urkulluk adierazi du eroso sentitzen dela erreferendumarekin, erabakitzeko eskubidea aitortzea esan nahi duelako, hitzarmen batean oinarrituta

EAJren EBBren bozeramaileak, Iñigo Urkulluk, esan du «eroso» sentitzen dela Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren erreferendum proposamenarekin, euskaldunen erabakitzeko eskubidea aitortzea esan nahi duelako, formazio politikoen arteko hitzarmen batean oinarriturik.

Ezagutzera eman
Urkulluk adierazi du eroso sentitzen dela erreferendumarekin, erabakitzeko eskubidea aitortzea esan nahi duelako, hitzarmen batean oinarrituta

ARGAZKIA JAITSI

Urkulluk ziurtatu du «guztiz eroso» sentitzen dela Ibarretxeren erreferendum proposamenarekin. «Lehenik, proposamen horren azpian ez dagoelako erreferenduma, euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela aitortzea baizik, eta hor aztertu beharko genuke Estatuko botereek zein neurritan bete duten ia 30 urte dituen lege organiko bat, hau da, Gernikako Autonomi Estatutua, baita estatu nazioanitz baten aplikazioa zer den eta nola gauzatzen den ere», esan du.

Bere ustez, proposamenaren oinarria da «euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela aitortzea» eta erabakitzeko eskubide hori gauzatzeko zera eskaintzen du proposamenak, «akordio politiko bat, alderdi politikoek, gehiengoak babestutako akordio baten bidez, arazo politiko bati konponbidea eman diezaioten».
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!