Prentsa Aretoa

Berriak

2007/10/10

Urkulluk Batasunari eskatu dio atentatua “salatzeko”, baina uste du ez duela egingo, haren diskurtsoa ETAren “menpe” dagoelako

Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak espero du Batasunak datozen urteetan atzo Bilbon izandako atentatua “sala dezala”. Halere onartu du “zinez” ez duela uste hori gertatuko denik, “azken egunotan entzundako hitzek ez dutelako itxaropenerako lekurik uzten”. “Gaur, berriro ere, diskurtso hori sufrimendua gizarteratzearen menpe dago”, ETAk nahi duenez.

Ezagutzera eman
Buruzagi jeltzaleak esan du EAE-ANV edo EHAKen balizko ilegalizazioak ez lukeela lagunduko “bizikidetza politikoa normaltzen” eta uste du “politikatik bakea lortzeko ahal dena egin daitekeela”.

RNErekin eginiko elkarrizketan esan du “gaizki” sentitzen dela atzoko atentatuaren ondoren, ETAk zituen asmoei buruzko “beldurrak egiaztatu direlako”. Horregatik, “hautsi nahi dugun espiral honek jarraituko duela” uste du.

Zentzu honetan, gogora ekarri du “euskal gizarteko gehiengo handi batek” ETAri esaten diola euren “bizitzetan traba egiten diela”, baina taldeak “ez die kasurik egiten”. “Izua zabaldu nahi du eta aspaldiko garaietara bueltatu da, ETAk berak (eta batez ere isiltzen direnek eta indarkeria ustezko motibazio politikoekin justifikatzen dutenek) garai horiek gainditutzat ematen zituela uste genuen arren”.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!