Prentsa Aretoa
Berriak
2007/10/10
Urkullu: "Kendutako paperak itzultzea exijentzia bat da"
Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak esan du frankismo garaian euskal erakundeei kendutako paperak itzultzea bere alderdiaren eta Eusko Jaurlaritzaren “exijentzia” dela. Esan du Espainiako Gobernuaren planteamendua zentzu honetan “ez dela batere positiboa”. Halere, adierazi du EAJ-PNVk aztertu egingo duela Oroimen Historikoaren Lege Proiektuari eginiko hogeita hamar zuzenketekin gertatzen dena.
RNErekin eginiko elkarrizketan, Oroimen Historikoaren Legearen ponentziari buruzko eztabaidaz aritu da, Kongresuak gaur hasiko duena. Zehaztu du EAJ “eztabaida sortzeko akordioan dagoela”.
Buruzagi jeltzaleak gogora ekarri du bere taldeak euskal erakundeei kendutako agiriak itzultzeko eskatu duela eta adierazi du Espainiako Gobernuaren planteamendua zentzu honetan “ez dela batere positiboa”. Halere, ziurtatu du, legea babestuko duen ala ez erabakitzerakoan, taldeak Kongresuan aurkeztu dituen “hogeita hamar zuzenketak” aztertuko dituela EAJk.

Nabarmenak...
BERRIA
2026/07/07
BILBO
2026/07/06
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS