Prentsa Aretoa
Berriak
2007/10/17
Urkullu: «Zapatero ez litzateke hain irmoa izango hauteskunde orokorrak ez baleude»
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak eta Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak atzo izandako bilera izan du hizpide gaur goizean Iñigo Urkullu EAJko bozeramaileak. «Zapatero ez litzateke hain irmoa izango hauteskunde orokorrak hain gertu ez baleude», nabarmendu du Urkulluk. Era berean, uztaila baino lehen Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak akordio politikoa lortzeko lanean jarraituko dutela aurreratu du.
Onda Cero irrati katean egindako elkarrizketan, hurrengoa ere gaineratu du Urkulluk: «Rodriguez Zapateroren eta Ibarretxeren artean akordioa lortzea borondate politiko kontua da. Hurrengo urteko uztaila baino lehenago akordioa lortzeko beste aukera bat izatea espero dut nik».
Hala ere, EAJk eta PSOEk oraingoz ez dutela inolako hitzarmenik egin eta baikorra izateko arrazoirik ez dagoela onartu du Urkulluk. «EAJk egiten duen hausnarketa hurrengoa da: Espainiako Gobernuko presidentea, Espainiako Gobernua oso-osorik eta PSOE alderdia erabat lotuta daude uneotan oso gertu dauden hauteskunde orokorrek zein PPren dinamikak eragindako presioa dela eta», esan du EAJko bozeramaileak.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS