Prentsa Aretoa
Berriak
2007/10/23
Urkullu: “Gizarte honek urteak daramatza justiziako estamentu batzuk Euskadiko normalizazio politikoa geldiarazteko tresna bihurtzen ari direla ikusten”
EAJren EBBren bozeramaile Iñigo Urkulluren ustez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak hartu duen erabakia susmatzekoa zen. Auzitegiak bertan behera utzi du lehendakaria eta beste arduradun politiko batzuk auzipetzearen aurka Eusko Jaurlaritzak jarri zuen helegitea. Bere burua ezker abertzale deitzen duen erakundeko mintzakide eta eragile politikoekin biltzeagatik auzipetu zituzten, zehazki, eta asmoa Ibarretxe lehendakaria, euskal gizartearen ordezkari instituzional nagusia eta elkarrizketaren zein negoziazioaren defendatzaile eta bultzatzaile nagusietakoa, akusatuen aulkian esertzea da.
Ebazpena aurreikusteko modukoa zen arren, Urkulluk salatu egin du: «EAJk harrigarritzat eta etsigarritzat jotzen du Auzitegi Nagusiaren ebazpena, formagatik, denboragatik eta mamiagatik. Gainera, errealitatetik eta gizartearen eskakizunetatik guztiz hurrun dago».
«Gizarte honek urteak daramatza justiziako estamentu batzuk Euskadiko normalizazio politikoa geldiarazteko tresna bihurtzen ari direla ikusten. Izan ere, estamentu horiek bulkada politikoen edo interes elektoralen arabera aplikatzen dute justizia», esan du EBBko eledunak. Urkulluren ustez, «sintomatikoa da eskuin erreakzionarioenari lotutako elkarteek, erakundeek eta foroek markatzea Espainiako politikagintza, haien ekimenak justiziak babesten baititu. Egoera honek gogoeta sakona eginarazi behar digu klase politiko osoari».
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












