Prentsa Aretoa

Berriak

2007/10/23

Urkullu: “Gizarte honek urteak daramatza justiziako estamentu batzuk Euskadiko normalizazio politikoa geldiarazteko tresna bihurtzen ari direla ikusten”

EAJren EBBren bozeramaile Iñigo Urkulluren ustez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak hartu duen erabakia susmatzekoa zen. Auzitegiak bertan behera utzi du lehendakaria eta beste arduradun politiko batzuk auzipetzearen aurka Eusko Jaurlaritzak jarri zuen helegitea. Bere burua ezker abertzale deitzen duen erakundeko mintzakide eta eragile politikoekin biltzeagatik auzipetu zituzten, zehazki, eta asmoa Ibarretxe lehendakaria, euskal gizartearen ordezkari instituzional nagusia eta elkarrizketaren zein negoziazioaren defendatzaile eta bultzatzaile nagusietakoa, akusatuen aulkian esertzea da.

Ezagutzera eman
Urkulluren ustez, "hala erakutsi dute zenbait magistratuk ere, duela zenbait hilabetez geroztik. Baina Lehendakariaren ustez, elkarrizketa eta negoziazioa ezinbesteko tresnak dira gure herriko arazo politikoa konpontzeko eta bakea lortzen laguntzeko".

Ebazpena aurreikusteko modukoa zen arren, Urkulluk salatu egin du: «EAJk harrigarritzat eta etsigarritzat jotzen du Auzitegi Nagusiaren ebazpena, formagatik, denboragatik eta mamiagatik. Gainera, errealitatetik eta gizartearen eskakizunetatik guztiz hurrun dago».

«Gizarte honek urteak daramatza justiziako estamentu batzuk Euskadiko normalizazio politikoa geldiarazteko tresna bihurtzen ari direla ikusten. Izan ere, estamentu horiek bulkada politikoen edo interes elektoralen arabera aplikatzen dute justizia», esan du EBBko eledunak. Urkulluren ustez, «sintomatikoa da eskuin erreakzionarioenari lotutako elkarteek, erakundeek eta foroek markatzea Espainiako politikagintza, haien ekimenak justiziak babesten baititu. Egoera honek gogoeta sakona eginarazi behar digu klase politiko osoari».
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!