Prentsa Aretoa
Berriak
2007/10/25
Urkulluk esan du gaur, Estatutuaren urteurrenean, “ez dagoela zer ospatu” eta kontsultaren “legezkotasuna” defendatu du
Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak esan du gaur, Gernikako Estatutuaren onarpenaren 28. urteurrenean, “ez dagoela zer ospatu”, ezin delako ospatu “betetzen ez den zerbait”. Era berean, Ibarretxe lehendakariak bere ibilbide-orrian azaldutako kontsultaren “legezkotasuna” defendatu du, eta “akordio politikoaren beharra” nabarmendu du.
Euskadi Irratian eginiko elkarrizketan, Urkulluk esan du oraindik “37 transferentzia” daudela Euskadik bere gain hartu gabe, eta PP eta PSOE kritikatu ditu, “Estatutuari garrantzia ematen diotelako eta lege organikoa izanik oraindik bete gabe dagoelako”. “Nola ospatuko dugu betetzen ez den zerbait?”, galdetu du.
Era berean, esan du popularrek eta sozialistek Autonomia Estatutua garatu beharko luketela baina “ez dutela egiten”, bere ustez “beharbada horren atzetik etor daitekeenaren beldur direlako”. “Horrek kultura demokratiko falta handia erakusten du, eta esan nahi du haiek estatu plurala izan beharko lukeen espainiar estatua mespretxatzen dutela”, gaineratu du.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS