Prentsa Aretoa
Berriak
2008/02/11
Ortuzarrek kritikatu egin du “Garzoni eta Zapaterori belarrondokoa emateko euskal herritarren aurpegia” jo izana, azken horiek direlako ezker abertzalearen haserrea pairatu dutenak
Andoni Ortuzar Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren presidenteak asteburuan izandako istiluak izan ditu hizpide. “Garzoni eta Zapaterori belarrondokoa emateko, euskal herritarren aurpegia jo dute, euskal herritarrak izan baikara ezker abertzalearen haserrea pairatu dugunak”, salatu du Ortuzarrek. Ildo horretan, ezker abertzaleak «kontrako jarrerei aurre egiteko erakutsitako demokratikotasun eskasa» salatu du Ortuzarrek.
Adierazpen horiek EAJk Bilbon Espainiako Kongresurako eta Senaturako hautagaiak aurkezteko ekitaldian egin ditu Ortuzarrek; hain zuzen ere, azken orduetan ezker abertzaleko buruzagiak atxilotu izanaren inguruko iritzia eskatu diotenean.
EAJren buruzagiak nabarmendu duenez, azken orduetan euskal politikaren bi aurpegiak azaleratu dira beste behin ere. «Euskal politikaren aurpegi zatarra ikusi dugu berriz ere manifestaldiak debekatzearekin, atxiloketekin, ekintza bandalikoekin, kale borrokarekin eta ezker abertzaleak kontrako jarrerei aurre egiteko erakutsitako demokratikotasun eskasarekin», salatu du Ortuzarrek.
Horiek horrela, hurrengoa ere gaineratu du EAJko buruzagiak: «Garzoni eta Zapaterori belarrondokoa emateko, euskal herritarren aurpegia jo dute, euskal herritarrak izan baikara ezker abertzalearen haserrea pairatu dugunak, eta ez botere zentrala edo justiziaren goi hierarkia. Beste behin ere, Bilboko kaleetan paseatzen ari ziren herritarrak, alderdi politikoen egoitzak, zerbitzu publikoak eta hiri-altzariak izan dira azkenean kaltetuta suertatu direnak».

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS