Prentsa Aretoa
Berriak
2008/02/22
Azkuna: "Armen Araudia eguneratu eta prestatu behar da"
Bilboko Udaltzaingoaren Garellanoko Komisariaren ondoan EAJ-PNVk antolatutako ekitaldi batean, Iñaki Azkuna alkateak ondokoa esan du: “estatuko hiririk seguruenetako batean bizi garela esan dezakegu, baina segurua izaten jarraitzea nahi dugu eta horren alde lan egingo dugu”.
Horregatik, besteak beste, “informazio eta salaketa komisaria irekiko dugu Kolon de Larreategin, 2008. urtean 49 udaltzain gehiago egongo dira eta 2009an beste 49. Deustun Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren baterako agintea jarriko dugu, indar biak hobeto koordinatzeko”, gaineratu du.
Baina Bilboko alkatearentzat hori ez da nahikoa. Azkunaren arabera, “legeak eta ordenantzak eguneratu behar dira eta Armen Araudia prestatu”.
Zentzu horretan, esan du “gure talde parlamentarioak, eta zehatzago Olabarria jaunak, Rubalcaba ministroa interpelatu duela, baina ez du erantzun positiborik eman”. Horregatik uste du “erantzukizunagatik eta eraginkortasuna areagotzeko, Madrilen EAJren talde parlamentarioa izan behar dugula, eta eskatzen jarraitu”.
Ildo berean, Josu Erkoreka Kongresurako EAJ-PNVren Bizkaiko zerrendaburuak esan du “fiskaltzaren txostenen arabera Espainiako Estatuan egiten diren bortxazko delituen %70 arma zuriz egiten direla. Arazo larria dugu hau, eta konpontzeko, besteak beste, indarrean dagoen arma araudia erreformatu behar da. Baina PSOEk ez du egin nahi”.
“Hauteskundeen ondoren sortzen den gobernuak onartu behar du indarrean dagoen arma araudiak arma zuriz egiten diren delituak errazten dituela, eta beraz erreformatu egin behar dela, arma horien fabrikazioaren, edukitzearen eta erabileraren araudia gogortzeko. Labanekin ibiltzen den jendearen arazoa ez da konponduko araudia erreformatu ezik”, esan du.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS