Prentsa Aretoa
Berriak
2008/02/24
EAJk hurrengo legegintzaldirako Alderdiak dituen ingurumen-planteamenduak aurkeztu ditu Mundakan
Kongresurako eta Senaturako Bizkaitik aurkezten diren EAJren hautagaiek eguerdian Mundakan burutu den ekitaldian parte hartu dute. Kongresurako hautagai Aitor Estebanek eta Aintzane Berreteaga Senaturako hautagaiak ibilaldia egin dute itsasadarrean zehar piragua banatan eta euren harrotasuna agertu dute Euskadin natur parketan eta eremu babestutan dugun portzentajearen handiagatik, Urdaibaiko honetan legez.
Ondoren, Aitor Estebanek EAJk hurrengo legegintzaldirako dituen ingurumen-planteamenduak aurkeztu ditu, eta horien artean eremuak babestearen alde egitea eta natur baliabideak kudeatzea daude, ura kudeatzea batez ere, funtsezkoa baita”.
Era berean, “Kostaldeen gaineko eskumena” galdatu du, loapakeriazko lege baten bitartez ebatsi baitziguten.
Baita exijitu dio ere Estatuari, Kiotoko protokoloa bete dezala: “Beharrezkoa da bai Estatua, bai gure instituzioak gehiago engaiatu daitezen kontu horretan” galdatu du. Eta adierazi du, “Mundakako kostaldean CO2en biltegi bat egin nahi duela-eta Madrileko Gobernuak egin duen adierazpenarekin Mundakako udalak berak jasan duen gardentasunik eta informaziorik ezaren aurrean, Madrileko Euskal Taldeak, EAJk, euskaldunen ahotsa izaten segituko duela”.
Beste alde batetik, EAJren BBBko lehendakari Andoni Ortuzarrek berriro azpimarratu du Euzko Alderdi Jeltzalearen programan funtsezkoak direla “iraunkortasuna, birziklapen-tasak handitzea, uraren gaineko politika, energia alternatiboen eta berriztagarrien aldeko apustua eta, halaber, eraginkortasun energetikoa”.
“Horrexegatik berretsi dezakegu -esan du amaitzeko- gure kanpainaren mezua: Ni Euskadin bizi naiz. Zu, non bizi zara? Izan ere, benetako orduan, ingurumen-praktika onak eginez, Euskadin egunero erabaki dezakegu, egunero Euskadin sentitu eta egunero Euskadin bizi.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS