Prentsa Aretoa

Berriak

2008/02/25

Margarita Uriak dio PSOEk demagogiaz ekiten diola mendekotasun-legeari

Bizkaian Senaturako EAJren hautagai den Margarita Uriak, “lurralde historikoetan instituzioak egiten ari diren gizarte-zeregin itzela” azpimarratu du Loiun, Gurena Zahar Egoitzara egindako bisita batean.

Ezagutzera eman
Margarita Uriak dio PSOEk demagogiaz ekiten diola mendekotasun-legeari

ARGAZKIA JAITSI

Ildo horretan, esan du, “egindakoa begiratu besterik ez dago eta hemengo erakundeen aurrekontuetan gizarte-ekintzek duten proportzioa ikusi”.

PSOE gizarte-politiketan egin ehi dituen lorpenak ekin eta ekin dabilenean, “Euzko Alderdi Jeltzaleak, ostera, ondo erakutsi dezake bere egitasmo nazionalak beti eraman duela atxikita gizarte-egitasmo bat”, adierazi du hautagai jeltzaleak

Mendekotasuna ere aipatu du; “PSOEk heldu egin diola dioen gertakari bat, baina betiko modura, demagogia asko, epe ez-ziurrak eta gizarte-politikako arloen gaineko eskumenak errespetatu barik”. Ildo horretan, Margarita Uriak baita salatu du ere PSOEk jaramonik ere ez diola egiten “Ekonomia Itunaren bidez dugun finantzazio espezifikoari”.

Andoni Ortuzar EAJren BBBko lehendakariak baliabide gehiago galdatu ditu mendekotasuna duen pertsonari atentzioa emateko, zeren “baliabide bako legea, paper bustia baita”. Herritarrok nahiago dugu baliabide gehiago eta lege gutxiago”. Burukide jeltzalearen iritziz, “ Zapateroren harri-kartoizko politikaren beste adibide bat da; azpi-erdi bako zapatak dira, diru-zuzkidura bako legeak, berba asko baina egintzarik bat ere ez”, adierazi du.

Amaitzeko, Andoni Ortuzarrek zera azpimarratu nahi izan du, “benetako gizarte-ekintza berton dago, Euskadin. Madrilen legeak eztabaidatzen dituzte eta, ostera, hemen egoitzak eraiki. Haiek berba eta berba, baina guk, egin”.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!