Prentsa Aretoa
Berriak
2008/02/25
Urkulluk ezker abertzaleari esan dio onar daitekeen abstentzio bakarra ETArena dela
Itsasoaren sektoreko bilera baten Kongresu eta Senatuko EAJren Bizkaiko hautagaiak Bermeon bildu dira sektoreko eskuordeekin. Bilera horretan euskal gizartearen ardura diren arazo errealei buruz hitz egin dute, besteak beste arrantzaleen arazoei buruz.

Bilera horretan EAJren EBBren lehendakariak, Iñigo Urkulluk, ezker abertzalearengana jo du esanez, abstentzioa sustatuz egiten ari diren kanpainari dagokionez, “onar daitekeen abstentzio bakarra ETArena dela”. Eta banda armatuari eskatu dio “ez dezala gure bizitzetan parte hartu. Ez dezala ez kanpainan eta ezta kanpainatik aparte ere, parte hartu. Betiko abstentzioaren bidea har dezala”.
Aldi berean, EBBko lehendakariak adierazi du arrantzaleak direla “benetan zentralismoa gehien pairatzen dutenak”. Urkulluren hitzetan, “Madrilen ez dituzte gure interesak defendatzen Bruselasen eskumena direla esaten dutelako. Eta guri ez digute Bruselasera joaten uzten euskal arrantzaren sektorea defendatzen. Zer nahi dute? Guk zuzeneko presentzia aldarrikatzen dugu Europako erakundeetan, geure eskubideak defendatzeko gure geure eskubidea exijitzen dugu”.
Horregatik, Euskadi Buru Batzarreko lehendakariak, “gure presentzia da Euskadiren “benetako errealitatea” ezagutzeko eta defendatzeko bide bakarra” defendatu du.
Beste alde batetik, Urkullu gaur gauean telebistan egingo den eztabaidari buruz mintzatu da eta esan du “ahaleginak eta bi egingo dituztela Euskadiko errealitatearekin bat ez datorren biko argazkia erakusteko”.
“Biko Madrileko eztabaida horri dagokionez, txarra eta txarrarenaren artean, guk argi utzi nahi dugu badagoela aukerarik beste mota bateko estatua eraikitzeko, euskaldun, katalan eta galiziarren gehiengoak beste Estatu bat nahi dugulako. Euskadin, PP eta PSOEren artean, euskal hautesleak berriz ere EAJrekin geratuko dira”, baieztatu du.
Bestalde, Bizkaitik EAJ-PNVren Kongresurako hautagaia den Josu Erkoreka pozik agertu da, azken lau urte hauetan Diputatuen Kongresuan arrantzaren sektorean Euskal Taldeak egin duen lanagatik.
“Lau urtez kofradiekin batera lan egin dugu, sektorearen defentsan, antxoaren defentsan, berdelaren eta atungorriaren defentsan, eta Madrilgo Gobernuak gure interesak defendatzen dituela ziurtatzeko, berari baitagokio gure interesak Europako Batasunaren aurrean defendatzea”, esan du.
Era berean, gaineratu duenez, “Indiako Ozeanoan jarduten duten atunketariak Somaliako piratengandik babesteko exijitu dugu. Azkenik, pozik gaude geuk sartu dugulako Diputatuen Kongresuaren agendan arrantza sektoreko emakumeen egoera, “neskatilak” eta saregileak, Gizarte Segurantzan oso baztertuta daudenak.
Amaitzeko hautagai jeltzaleak esan duenez, “guk arrantzaleekin batera lan egiten dugu eta beste batzuk hauteskunde kanpainan bakarrik oroitzen dira haietaz, botoak “harrapatzeko”.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS