Prentsa Aretoa

Berriak

2008/02/27

Bilbao: “Kontzertu Ekonomikoaren aurkako eraso politikoak Europako erakundeetaraino eraman gaitu hazteko dugun gaitasuna defendatzera”

EAJ alderdiak ekitaldi bat egin du gaur goizean Bilboko Nazioarteko Erakustazoka zaharrean, hiriaren bigarren eraldaketa gauzatuko duten proiektuei buruz hitz egiteko. Aurreko eraldaketatik hona hamabi urte igaro dira, eta orduko hiru proiektuek (metroak, Guggenheim Museoak eta Itsasadarraren garbiketak) aro berri bati eman zioten hasiera. Inguru horri begira, hurrengo urteetan unibertsitate-campusa zabaltzea eta San Mames estadio berria eraikitzea daude aurreikusita.

Ezagutzera eman
Bilbao: “Kontzertu Ekonomikoaren aurkako eraso politikoak Europako erakundeetaraino eraman gaitu hazteko dugun gaitasuna defendatzera”

ARGAZKIA JAITSI

Bizkaiko ahaldun nagusiak, José Luis Bilbaok, gogora ekarri digu duela 25 urte, krisialdi betean, Bizkaiko erakundeek eta euskal erakundeek eremu horretan Erakustazoka ezartzearen aldeko apustua egin zutela, eta azoka hori susperraldi ekonomikoaren eta sozialaren sustatzaile bilakatu zela.

«Erakustazoka, neurri batean, Kontzertu Ekonomikoaren parekoa izan zen: lehen mailako tresna politiko eta ekonomikoa, krisia gainditzen eta herrialdearen garapenean aurrera egiten lagundu ziguna», adierazi du.

«Gaur egun, kalitatean aldetik liderrak gara, eredugarriak berrikuntzan eta enpleguan, eta Kontzertu Ekonomikoa gure autogobernuaren funtsezko zatia da. Baina bizikidetzaren aldeko apustua egin beharrean, aurkaketaren eta irainaren alde egin dutenek zalantzan jartzen dute hori», aipatu du Bilbaok.

«Kontzertu Ekonomikoaren aurkako eraso judizial eta politikoak Europako erakundeetaraino eraman gaitu, aurrera egiteko eta hazteko dugun gaitasuna defendatzera», baieztatu du.

Era berean, Bizkaiko ahaldun nagusiak honako hau salatu du: «Kasu honetan, ordea, ezin izango dugu gure burua defendatu; izan ere, Estatuak, Kontzertua horrenbeste aldiz zalantzan jarri duenak, Europako erakundeetan zuzenean egotea galarazten digu».

Hori dela eta, azpimarratu du "bihar Luxemburgon izango gara euskal erakundeak eta EAJ". Eta baita ere, Kongresuan eta Senatuan izango dugun talde indartsuarekin, Euskadiren interesak defenditzeko nahiarekin, datorren legealdian Madrilen. Han ere izango gara.

Gaitzestu dute baita, “zenbait euskal ordezkarik, Diputatuen Kongresuan Euskal Herriaren izenean lan egiten dutela adierazten dutenak, Herriaren interesak defendatu behar dituztenean beste alde batera begiratzen dute”. “Ez dute Kontzertu Ekonomikoa babestu nahi izan. Ramon Jauregi edo Ignacio Astarloak, PSOE eta PPren diputatuak, beraien botoekin gure autogobernua babestea baliogabetu dute”.

Bestalde, Bilboko alkate Iñaki Azkunak Abiadura Handiko Trenari egin dio erreferentzia, bere ustez ezinbesteko tresna baita Bilbo eraldatzen jarraitzeko eta garapenean aurrera egiteko.

Proiektu horren aurka daudenei, batez ere ezker abertzaleari, eta abstentzioaren aldekoei, honako mezu hau bidali die: «Europa guztiak nahi du AHTa, horiek eta sindikaturen batek izan ezik. Ez zaie axola trenbide horiek salgaiak gauez garraiatzen dituzten trenentzat erabiltzea, ehunka kamioi errepideetatik ateratzea eta CO2 gutxiago sortzea. Horrelako lagunekin, zertarako izan etsaiak, dela Madrilen, dela Bruselan».

«1989an, Estatuan lehenetarikoak izan ginen AHTa jartzen, baina PSOE lokartu egin zen eta Sevillakoa egin zuen. Ondoren PP alderdia etorri zen, eta horiek ere ez ziguten ezer eman. Sozialistak itzuli ziren, Zapaterorekin, eta trenari buruzko akordioa egin zen, Madrilen gure beharra zutelako. Eta orduan iritsi zen hitzarmena. Hortxe dago abiadura handiko trenaren eraikuntza, martxan, eta denbora gutxi barru gure bizi kalitatea aldatuko du», ekarri du gogora Azkunak.

Azkenik, Kongresurako EAJren Bizkaiko hautagai buru den Josu Erkorekak azaldu duenez, Euzko Alderdi Jeltzalearen egitasmoa, erakundeen arteko lan egite bateratuari esker artikulatzen da. “Gorte Orokorretako Bizkaiko ordezkariek jakin badakigu gure lana, Estatuko erakundeek jartzen dizkiguten erasoak gainditzea dela. Estatuko erakundeek beraien erantzukizuna onartu araztean dago gure lana baita”. Erantzukizunen artean, besteak beste, hauek azpimarratu ditu: Industri lidergoa, Portuko lanen amaiera, tren sare lanekin bukatzea, etb.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!