Prentsa Aretoa
Berriak
2008/02/27
Erkorekak euskal herritarrei eskatu die ez uzteko ETAk beraiengan eragina izaten, kanpainan modu berezian nabarmendu nahiko baitu
EAJren Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak, Josu Erkorekak, herritarrei eskatu die ez dezatela utzi ETAren ekintza terrorista posibleek beraiengan eragina izaten. «Izan ere, talde armatuak hauteskunde kanpainan bereziki nabarmendu nahiko du, botere frogak erakusteko beharrean baitago», adierazi du.
TVEk egindako elkarrizketan, Erkorekak adierazi du ahalegina egin beharra dagoela ETAren eragina hauteskunde kanpainan ahalik eta txikiena izan dadin.
«ETAk, bere tradizioari jarraiki, hauteskunde prozesuan nabarmendu egin nahiko du. Are gehiago, itxaropen ugari piztu zuen bake-prozesua amaitu zen moduan amaitu eta gero, ezin izan baitu herritarren aurrean, ezta bere jarraitzaileen aurrean ere, prozesu horretan ireki ziren itxaropenak hautsi izana justifikatuko duen indar operatiborik erakutsi, oraindik», jakinarazi du Erkorekak.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS