Prentsa Aretoa
Berriak
2008/02/29
Ortuzar: “Ez da gauza bera Euskadin egon, Euskadin bizi edo Euskaditik pasa eta Euskaditik paso egitea”
EAJren BBBren buru den Andoni Ortuzarrek gaitzetsi egin du bart Derioko Herriaren Etxearen aurka egindako atentatua eta esan du "ETAk, beti legez, hausteskunde kanpainan muturra sartu duela, eta, beti legez, ETAk egiten dakien gauza bakarra egin duela, lehergailuak jarri. Beraiei, Alderdi Sozialistakoei, egin die min, eta, batez ere, auzokoei, inondik inora lehergailuak jartzea justifikatzen duen ustezko gatazkarekin zerikusirik ez dutenei. Hori dela eta, gure elkartasuna adierazi nahi diegu Alderdi Sozialistakoei, eta baita ere, gaua zerua goian eta lurra behean dutela igaro behar izan duten eta, gainera, bizitza arruntera eta etxera noiz itzuliko diren ez dakiten Derioko auzokoei".
Bizkai Buru Batzarreko presidenteak zera adierazi du: "Ez da gauza behar Euskadin egon, Euskadin bizi edo Euskaditik hauteskunde garaian pasa eta Euskadiz paso egitea gainerako legealdian. Eta hori da, hain zuzen ere, alderdi espainiarretako liderrek egingo dutena. Euskaditik pasako dira eta gero Euskadiz paso egingo dute. Eta gu ez gara gelditzen, gu Euskadin gaude, Euskadin lan egin eta bizi gara. Ez dio axola nondik gatozen, baina Sanfuentesen, Zeanurin edo Bilbon bizi gara. Eta horregatik ezin dugu Euskadiz paso egin, gure etorkizuna eta gure seme-alabena delako jokoan dagoena".
EAJk hauteskunde kanpainan duen lemari dagokionez, “Euskadin bizi naiz ni. Zu, non bizi zara?. Egiteko asko geratzen delako, bozkatu EAJ", zera erantsi du: "nik hurrengo lema ezaguna ere proposatuko nizueke 'bilatu eta alderatu...'. Alderatu inplikazioa, lana eta gure hautagaien etorkizuna PP edo PSOEko kideenarekin, Pedroren ibilbidea edo Ruten etorkizuna Marisa Arrue atzerakoiarenarekin edo Txiki Benegasen jardun ezarekin. Boto erabilgarria ematea indarrak batzea da Josu Erkoreka, Aitor Esteban, Pedro Aspiazu eta Rut Martinezek gure izenean jardun dezaten Kongresuan".
Bestalde, Bizkaitik Kongresurako EAJren hautagai den Pedro Azpiazuk iragarri du datorren legealdian “berriro saiatuko garela, aurrekoan egin genuen modura, Etxebizitza Ministerioa desagerrarazten”.
“EAJren zuzenketa batek Ministerioa desagertzea planteatu zuen, eta Batzordeak onartu egin zuen. Ondoren, Osoko Bilkuran, PSOEk behartu egin zituen Zapatero inbestiduran babestu zuten taldeak botoaren zentzua aldatzera, eta, horregatik, ez ginen hura lortzera iritsi”, adierazi du.
Ondoren, zera erreklamatu du: “etxebizitza politika euskal erakundeek egin behar dute: Gobernuak eta foru aldundiek. Horixe arautu zen eskumen banaketan”. Amaitzeko, zera san du: “eremu honetan azpimarratzekoa da Euskadiko BOE portzentajea Estatukoa baino lau aldiz handiagoa dela. Gehiago egin beharko da, baina guk egingo ditugu”.
Halaber, Bizkaitik Kongresurako hautagai ere baden Rut Martínezek, 34 urteko bizkaitarra, euskalduna eta eleanitza, honela aurkeztu du bere burua: “beste gazte bat, orain bost urtetik hona hipotekaren zain eta zorigaiztoko Euriborraren nahien menpe bizi dena”.
Deustuko Unibertsitatean Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua eta Deustuko Unibertsitateko Europako Ikaskuntzen Institutuko Europako Gaietako Masterraren jabe, Rut Martínez Eusko Legebiltzarraren Europako Gaietako aholkularia da 2007ko urritik, eta Eusko Legebiltzarraren nazioarteko harremanak zuzentzen ditu eta Lehendakaritzaren Europa mailako jarduna kudeatzen du.
Rut Martínezek zera onartu du: "gazte asko daude egun etxebizitza eskuratzeko aukerarik gabe, egun etxebizitzek dituzten neurrigabeko prezioengatik nahiz hipoteka krediturik ez lortzeagatik gazte askok egun bizi dituzten lan baldintza eskasak direla eta.
Arrazoi hori dela eta, garrantzitsua iruditzen zait gazteen ahotsa entzutea eta Madrilen kontuan har dezatela". Eta gazteen eskura jarri da erabat, “zuen nahiak, beharrak eta itxaropenak Kongresura eramateko”.
“Izan ere, zuen arazoak nireak ere badira eta zuen iritziak kontuan hartu behar dira. Teorian PSEko Txiki Benegasekin eta PPko Marisa Arruekin ari naiz lehian Kongresuko eserlekua eskuratzeari dagokionez. Pedrok (Azpiazu) eta Euskal Taldeko gainerako kideek diote Benegasek ez duela behin ere hitza hartu aurreko legealdian. Pentsatzen dut legealdi berri honetan ere hura bide berdinetik joango dela, okerrago joatea ezinezkoa baita. Marisa Arruek jardun gehiago izan omen du. Uste dut 10 alditan-edo hitza hartu duela. Hori bai, horietatik bakar bat ere ez bizkaitarren interesak defendatzeko izan, gazteak izan zein ez!”, ziurtatu du.
“Niretzat ohorea izango da emakume, gazte eta bizkaitar naizen partetik zuentzat guztientzat lanean aritu ahal izatea”, amaitu du.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












