Prentsa Aretoa

Berriak

2008/02/29

Ortuzarrek atentatuak eta astakeriak gaitzesten ere abstentzioa egingo ote duen galdetu dio ezker abertzaleari

EAJren Bizkai Buru Batzarreraren presidenteak, Andoni Ortuzarrek, ezker abertzaleari galdetu dio ea gaur ere abstenitu egingo den ETAk atzo Derioko PSOEren herriko etxearen kontra egindako atentatua gaitzesteko orduan. Era berean, galdetu dio ea euskal gizarteari bere ordezkariekin solidarizatzeko eta oposizioa ulertzeko eskatuko al dion geroago.

Ezagutzera eman
Ortuzarrek atentatuak eta astakeriak gaitzesten ere abstentzioa egingo ote duen galdetu dio ezker abertzaleari

ARGAZKIA JAITSI

  • Derioko erasoa
    2008/02/29

    ARTXIBOA JAITSI

Buruzagi jeltzalea Derion izan da, Udaleko Bozeramaileen Batzordean, udalerriko sozialisten egoitzaren kontrako erasoa gaitzesteko. Hala, ohartarazi du erabat kondenatzen duela erakunde terroristaren azken ekintza.
Ortuzarren esanetan, ETAk hauteskunde kanpainan sartzeko egin duen hirugarren ahalegina da hau.

Lehendabizikoa, Ortuzarren hitzetan, ezker abertzale erradikalari ahoa itxi zionean egin zuen, abstentzioaren aldeko apustua egiteko eskatu zuenean —eta ez boto baliogabearen aldekoa—. «Bigarrena, berriz, ertzainak harrapatzen saiatu zenean, bonba-tranpa bat ipinita», jakinarazi du. «Gaur PSEk eta sozialisten egoitzak jaso dituzte kalteak, baita egoitzaren gainean bizi diren herritarrek ere», esan du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!