Prentsa Aretoa

Berriak

2008/03/01

EAJk kirolaren jaia ospatu du euskal selekzioen ofizialtasuna errebindikatzeko

EAJren Kongresurako eta Senaturako zenbait hautagaik eta beraren ordezkari instituzional batzuek kirolaren jai batean parte hartu dute gaur goizean Bilboko Euskalduna zubiaren azpiko ingurunean, euskal selekzioen ofizialtasuna galdatzeko.

Ezagutzera eman
EAJk kirolaren jaia ospatu du euskal selekzioen ofizialtasuna errebindikatzeko

ARGAZKIA JAITSI

Bizkaiko zerrendaburu Josu Erkorekak adierazi du: “geure nortasuna dugu. Euskaldun sentitzen gara. Geure koloreak ditugu. Gure kirol federazioek, Galesek, Eskoziak eta Ipar Irlandak egiten duten modura, lehiaketetan eta txapelketetan parte hartu nahi dugu. Euskadi da gure selekzioa. Ez onena, ez txarrena. Geurea da. Beste bat munduan. Eta horixe da eskatzen duguna. Ez besterik. Horrexekin konformatzen gara. Horrexegatik, orain arte bezala, Madrilen Euskal Selekzio arautua onartu dezaten eskatzen segituko dugu.

“Gure helburua ez da besteak baino gehiago izatea. Guk eskatzen dugun gauza bakarra da, geure selekzio ofiziala edukitzea eta nazioarteko txapelketetan parte hartu ahal izatea”.

Aitor Esteban halaber Kongresura hautagaiak, bere aldetik, gogorarazi du, EAJren Euskal Taldeak Kongresuan eta Senatuan euskal kirol selekzio nazionalen ofizialtasunaren alde garatu duen jarduera “aspalditik datorrela, amaitu berri den legegintzaldia baino lehenagotik”. Legegintzaldi honexetan bakarrik, esan du, Euskal Taldeak honako hauek ekimen aurkeztu ditu bere posizioa aldezteko: lege-proposamen bat, ez –legezko proposamen bat, ahozko galdera bat Osokoan, hiru agerraldi, mozio bat eta ez-legezko proposamen bat batzordean”.

“Proposamen zenbaiten bitartez, kirolaren legearen interpretazio zabal batetik, edo berori aldatuz ere bai, juridikoki bideragarriak diren alternatiba batzuekin saiatu gara, baita Estatuaren abokatutzak euskal federazio batzuen estatutuen aurka sistematikoki planteatutako helegiteak gaitzestea ere sustatu dugu zenbait ez-legez proposamenen bitartez”, azaldu du.

“Zoritxarrez —deitoratu du—, PSOEren eta PPren jarrera setati eta entzungorrak ez du aurrera egiten utzi, “ezta akordio batera heltzea errazagoa izango litzatekeen kirol batzuetan ere”.

Horrexegatik, Aitor Estebanen iritziz, “garrantzitsua da Euskadiko kirolaren munduak, elkar hartuta eta argi, ozen berba egin dezan euskal gizartean gehiengo handi batek sentitzen duen errebindikazio honen alde”.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!