Prentsa Aretoa
Berriak
2008/03/02
Ortuzarrek boto baliagarria eskatu du Rut Martinezen alde eta Marisa Arrueren aitzi
EAJren Bizkai Buru Batzarreko lehendakari Andoni Ortuzarrek gaur, alderdi jeltzaleak Bilbon egindako ekitaldi batean, hautesleei gogorarazi die, gaur egun hauteskunde-barrutiak diputatu bat gutxiago duenez — Kongresuan 9 jesarleku edukitzetik 8ra igaro gara—, horrek ekarri duela orain diputatu bat egotea jokoan.
Ildo horretan, esan du: “zalantzan daudenek jakin behar dutela jesarleku hori edo PPko Marisa Arruek edo EAJko Rut Martinezek eskuratuko dutela. Utzidazue, beraz, gaur boto baliagarriaren aldeko deia egin dezagun Madrilera diputatu gazte prestatu, euskaldun, poliglota eta Europan aditua eramateko. Ez dugu nahi bizkaitarren interesak, iragana, euskal abertzaletasunaren deabrutzea, ezkontza homosexualean kontrako jarrera, zentralismoaren defentsa eta eskuintzarra ordezkatzen dituen diputatu batek ordezkatuak baina defendatu barik geratu daitezen”.
“Gaur eskatzen dizueguna da konpara ditzazuela PPko Marisa Arrueren botoa, Euzko Alderdi Jeltzaleko Rut Martinezen aldeko botoa eta lekukotasun hutsezko botoa, batzen ez duena, interesak defendituko dituen alternatiba bakarra sendotzen ez duena, horretara, Partido Popular zaharkitu ozpinduaren ordezkaria diputatu irtetea ahalbidetuko duen botoa.
Baita ETAk atzo ateratako jakinarazpena ere aipatu du: “30 urtean, 1977ko lehenengo hauteskundeetatik , orduan ere abstentzioaren aukera egin baitzuten, ETAk ez dio ezker abertzaleari alternatiba politikorik eraikitzen utzi. ETAk berriro ezarri du, orduan bezala, ezker abertzalearen kontrako boikota. Ordua da, elkarrizketan sinesten duten boz-emaile abertzaleek ETAk gure herria sarrarazi nahi duen kiribil bukaezin hori hausteko. Sasoia da, hautestontzietara joanez agerian utzi dezaten gura dutela ETAk utzi diezaiola Euskal Herriari oztopoak ekartzea besterik lortu ez duen indarkerian oinarritutako ezker abertzalearen aitzindaritzari”.
“Indarkeriaren eta abstentzioaren aldeko apustu antzuaren aitzi, Euzko Alderdi Jeltzaleak egiten duen aukera da, orain dela 30 urte bezala, Euskal Talde sendo, kohesionatu eta Madrilen Bizkaiaren eta Euskadiren interesak defendituko dituenaren aldekoa”.
Margarita Uria
Beste alde batetik, Bizkaiko Senaturako EAJren hautagai den Margarita Uriak adierazi du, EAJren Kongresurako eta Senaturako taldeek “Madrilen oraingoan ere Bilbo eta Bizkaiaren eta bertoko herritarren beharrizanak buruan jardungo dutela egitasmo politiko beraren alde”.
“Gu gaur hemen, Bilbon, egotea —azaldu du—, Euskal Taldearen eta Euskadin gu gobernatzen ari garen instituzioen arteko lotura bikainaren adibide ezin hobea da. Bilbo eta Iñaki Azkuna alkatea bera eten gabe egon dira kontaktuan Madrileko Euskal Taldearekin zenbait konturen gaineko jokaerak ezartzeko eta, era berean, hiriarentzat onura garrantzitsuak lortzeko”.
Ildo horretan, hizpide izandako gai batzuk aipatu ditu Margarita Uriak, hala nola: “eskubide zibilak orientazio sexualaz at, segurtasun-politikak, immigrazioa erregulatzea, genero-indarkeria, prostituzioaren arazoari eman lekiokeen erantzuna, bideozaintza erregulatzea eta beste”.
Jadetsitako lorpenen artean Uriak honakoa nabarmendu du: “Hiri Handien Legearen tramitazioan Bilbotik egin zitzaizkigun iradokizun guztiak eraman genituen lege-testura, beraren beharrizanei erantzutea xede, baita 2006ko aurrekontuetan Itsasadarra ubidetzeko lanak interes orokorreko adierazi dezaten lortu izana ere, horiek ezinbestekoak baitira uholde gehiago gerta ez dadin”.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS