Prentsa Aretoa
Berriak
2008/03/03
Agirre: “Apustu handia egin dugu I+G-b arloan, eta hori behin eta berriz ukatu diguten arren horren transferentzia”
EAJren Kongresurako eta Senaturako hautagai-zerrendaren ordezkari batzuk eta alderdi jeltzalearen beste kargu instituzional zenbait Bizkaiko Teknologi Parkean izan dira bisitan gaur parkearen Zamudioko egoitzan.
Bisitan zehar Ana Agirre Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak adierazi du, “herri gisa apustu handia egin dutela Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzan, Madriletik behin eta berriro arlo horretako eskuduntzaren transferentzia ukatu diguten arren”.
Ildo horretan, Agirrek zera esan du: “eskuduntza hori erreklamatzen segituko dugu, baina, batez ere, lanean segituko dugu, urte hauetan guztietan egin dugun bezalaxe, tinko”.
Eta bere hitzaldia amaitzeko, lortutako emaitza batzuk aipatu ditu, hala nola: “Parke Teknologikoen Sarea, Zentro Teknologikoen Sarea, Ikerketa Kooperatiboko Zentroak eta beste gauza asko, zeintzuk palankatzat baliatuko ditugun Europako herrialdeentzat berrikuntza-eredu bat bihur gaitzaten arte ”.
Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusiak ere Bizkaiko Teknologi Parkera egindako bisita baliatu du Madrileko Gobernuari gogorarazteko, Euskal Autonomia Erkideagoan berrikuntza teknologikoan izandako aurrerapen guztiak “geure bultzadari esker bakarrik izan direla, ezen ikerketa Estatuak oraindik transferitu ez dizkigun eskuduntzetako bat baita”.
Jose Luis Bilbaok azpimarratu du “EAJren printzipioetako bat dela aberastasuna sortzea gero banatua izateko”, eta ildo horretan nabarmendu du “gure egitura ekonomikoarekiko sostenguak une honetan berrikuntza, teknologia eta ezagutza dituela oinarri”.
Bilbaok adierazi du, orain ere, geure bultzadari ez beste inoren bultzadari esker, Automobilgintzarako Adimen Zentroa ari direla eraikitzen, egitasmo berritzaileak abiaraziz Zornotzan, Ermuan eta, ondoren, Iurretan”. Benetako enpresak, ikerkuntza aplikatudunak, negozioa datxekienak, etorkizundunak”, baietsi du.
Orobat, arlo horretan etorkizunean aurrera eramango diren egitasmoen artean, Bizkaiko Teknologi Parkea Ezkerraldean hedatzea eta EHUren Teknologi Parkea aipatu ditu.
Kongresurako EAJren Bizkaiko hautagai Pedro Azpiazuk, bere aldetik, adierazi du “Kongresuko eta Senatuko Euskal Taldea buru-belarri inplikatuta dagoela estrategia horretan. Gure asmoa ez da I+G+b arloan Estatuko buru jartzea, Europan erreferentziazko bihurtzea baino”.
Arlo horretako eskuduntzen transferentziei dagokienez, Azpiazuk esan du erreklamatzen segituko dutela eta, halaber, Estatutua bete dezatela exijitzen”.
Eta erantsi du: ”nolanahi ere den, globalizazioak eta ekonomiak transferentzien gainean ulertzen ez dutenez, geure instituzioekin, Jaurlaritzarekin eta aldundiekin lan egin egingo dugu, Euskadi Europaren ekonomi garapeneko lehenengo postuetan atxikitzeko
EAJren Bizkai Buru Batzarreko lehendakari Andoni Ortuzarrek esan du, gustutako litzaiokeela “Euskal politikagintzan ere I+G-b arloko kontzeptuak “aplikatzen jakingo bagenu”. Eta bikaintasuna, alderdi politikoen kudeaketan. Jakingo bagenu berrikuntza aplikatzen euskal gatazkaren konponbidean. Jakingo bagenu sormena aplikatzen akordio politikoak bilatzerakoan. Sormenak eta berrikuntzak lagunduko baligute aurtengo 2008 hau Madrilekiko desblokeoaren urtea izan dadin”, erantsi du
Estatuko alderdi handi biek darabilten eztabaidari dagokionez, Ortuzarrek esan du “EAJri gustatuko litzaiokeela talantearen Zapaterorekin akordioetara heltzea, PPren aurrean ausartasunik eta erabakitzeko kemenik izan ez zuen Bake-prozesu hartan sostengatu genuen Zapaterorekin, leialki eta kostuengatik ere, sostengatu ere; baina zoritxarrez uste dugu kanpaina honek zalditik astora garamatzan debate aspergarri eta gehiegizko bat aurkezten digula. EAJren aldeko botoa da botorik baliagarriena blokeo iraunkor hori hausteko”.
“Sormen eta berrikuntza guztiak beharko dira, hauteskundeen ondoren Madrilekiko desblokeoa lortzeko eta akordio politikoetara iristeko” esan du amaitzeko.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS