Prentsa Aretoa

Berriak

2008/03/03

Juan Ajuriagerra, euskal abertzaletasunaren gertakari garrantzitsuei lotutako bizitza bat.

Juan Ajuriaguerra (1903-1978) XX. mendeko pertsonarik nabarmenenetako bat izan zen euskal abertzaletasuneko historian. Berak markatu zituen Euzko Alderdi Jeltzaleak eta haren ordezkariek Herri honen eraikuntzan eta garabidean bizi izandako une garrantzitsu batzuk.

Ezagutzera eman
Juan Ajuriagerra, euskal abertzaletasunaren gertakari garrantzitsuei lotutako bizitza bat.

ARGAZKIA JAITSI

Orain, hura hil zenetik 30 urte bete direnean, Sabino Arana Fundazioak “Juan Ajuriagerra bihotzean” liburua aurkeztu du. Lan horretan bildu dira, batetik, 1978an, haren heriotzaren ondoren, hurretik ezagutu zuten zenbait pertsonak hari buruz idatzitako lekukotasunak eta, bestetik, oraindik politikan diharduten pertsona nabarmen zenbaitek haren giza eta politika ibilbidea gogoratuz egindako ekarpenak.

Bizipen barru-barruko eta pertsonalak, lekukotasunak eta goresmenak, joan den mendeko euskal historiako funtsezko politikari honen giza kalitatearen ikuspegi osoa eskaintzen digutenak.

Guztira 78 lekukotasun dira eta, horien osagarri, garai hartako argazkiak eta karikaturak ere erantsi dira; denek gogorarazten dizkigute Ajuriagerraren jatorria eta Deustuko Uri Batzarrean afiliatu zenekoa, 36ko gerran garatu zuen jarduera, espetxe frankistetan egon zenekoa, heriotza-kondena, erbestaldia, klandestinitatea, lehenengo hauteskunde demokratikoak, Gorte Orokorretan eta, halaber, gure instituzioen berrezarkuntza demokratikoko prozesuan egin zuen ekarpena. Berak negoziatu zuen herri gisa zilegiki dagozkigun eskubide historikoen eskualdatzea, hau da, gaur egungo euskal instituzioen zimenduak ipini zituen.

Ildo horretan, garrantzitsua izan zen 1977ko ekainaren 15eko hauteskundeen ondoren egin zuen lana. EAJko euskal diputatuek eta Fronte Autonomikoa osatzen zuten senatari abertzaleak Euskal Parlamentarien Batzarraren bizkarrezur bilakatu ziren; hain zuzen ere, urte bizi eta zirraragarri haietan erakunde horrek Gernikako Estatutuan jasotzen den autogobernua ateratzea lortuko zuen.

Heriotza hurbil zuelarik, 1978ko otsailean Euskal Kontseilu Nagusiko kide hautatu zuten eta han Lurralde Antolamendua, Hirigintza eta Ingurumena arloaz arduratu zen.

Larriki gaixorik, Iratxera, Lizarratik gertu, erretiratu zen eta hantxe hil zen 1978ko abuztuaren 25ean.

Horretara guztira gakartzate zenbait pertsona nabarmenen iruzkinek eta lekukotasunek, hala nola: Iñigo Urkullu, Andoni Ortuzar, Ibarretxe lehendakaria, Juan Mari Atutxa, Uzturre, Joseba Azkarraga, José María Gil Robles, Txillardegi, Sabin Zubiri, Koldo Mitxelena, Primi Abad, Peru Ajuria, Joseba Leizaola, J. Ramón Blazquez, Ceferino de Jemein, Joseba Elosegi eta José Martí, besteak beste.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!