Prentsa Aretoa
Berriak
2008/03/05
EAJk ijitoen elkarteek egiten duten lan gogorra azpimarratu du, eta erakundeen aurrean elkarrizketak egiteko bitartekotza eskaini die
EAJren Kongresuko eta Senatuko Bizkaiko hautagaiak eta EAJren buruzagiak Iniciativa Gitana elkarteko ordezkariekin bildu dira. Beste gai batzuen artean, talde hori gehien kezkatzen duten auziak jorratu dituzte, baita egiten duten lana eta epe laburrera izango dituzten beharrak ere.
Anfitrioi lanak Jesús Jiménezek egin ditu; hots, Iniciativa Gitana-ren lehendakari ordea eta Eliza Ebanjelistako artzainak. Jiménezek harreman handia du etnia horretako kolektiboekin.
Topaketan, EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, Andoni Ortuzarrek, elkarteak egiten duen lana eta ekimenenen emaitzak errekonozitu ditu. Era berean, nabarmendu du Euskadi egunetik egunera aldatzen ari dela, aniztasuna oinarri hartuta. «Euskadik kultura artekotasuna eta euskal herritar hartzaileagoak ditu, euskal herritar berriei ongietorria ematen dietenak. Euskal gizartean ijitoek 500 urte inguru daramatzate, eta gure kulturaren ezinbesteko zati dira.»
Era berean, nabarmendu du euskal ijitoen elkarteek borroka handia egiten dutela eskubideen alde. Halaber, gaineratu du beste edozer euskal herritarrek dituen betebehar berak aldarrikatzen dituztela ijitoen elkarteek ere.
Bestalde, Margarita Uriak, EAJren Senaturako hautagaiak, elkarteak egiten duen lan sozial handia errekonozitu du, batez ere gazteei eta emakumezkoei dagokienez egiten duten lana.
Emakumeei erreferentzia eginez, eta martxoaren 8a (Emakumeen Nazioarteko Eguna) gertu dela gogorarazita, aipamen berezia egin die berdintasun politikei eta horiekin lotutako etorkizuneko erronkei: emakumeek erabateko sarbidea izan dezatela nahi duten lanetan, eta lana eta familia uztartzeko modua izan dezatela.
Horrez gain, gogorarazi du Euskal Taldearentzat ez dela berritasuna ijitoez gogoratzea, ez dela hauteskunde kanpainako berezitasun soila. «Aurreko lau urteetan hainbat jazarraldi izan dira ijitoen eskubideak aitortzeari dagokionez.» Alde horretatik, aipamen berezia egin dio 2005eko urriaren 4an onartutako mozioari eta EAJko diputatuek hartutako konpromisoari.
«Madrilen zein EAJk gobernatutako erakundeetan elkarrizketak izateko bitarteko lanak egiteko prest nago, gaur hartu gaituen erakundeak jakinarazitako ekimen guztietarako», berretsi du Margarita Uriak.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS