Prentsa Aretoa

Berriak

2008/03/05

Urkullu: "Euskadik boto eraginkorra behar du eta hori hobetuen bideratu dezakeena EAJ da"

EAJren Euzkadi Buru Batzarraren lehendakari den iñigo Urkulluk Barakaldon adierazi duenez, “demokrazian boto guztiak erabilgarriak dira eta beraien balioa dute. Baina, orain, Euskadik boto eraginkorra behar du gure ahotsa eta Euskadiko proposamenak Madrilen entzunarazi ahal izateko. Boto eraginkor horiek hobetuen bideratu ditzakeena EAJ da, hau da, 1977. urtetik hona egin duten legez, EAJren diputatuek eta senatariek”.

Ezagutzera eman
Urkullu:

ARGAZKIA JAITSI

Urkulluk, gaur, Eusko Jaurlaritzaren lehendakari den Juan Jose Ibarretxerekin eta Kongresurako eta senaturako hautagai diren Rut Martinez eta Margarita uriarekin batera hauteskunde ekitaldi baten parte hartu du.

Euzkadi Buru Batzarraren lehendakariaren aburuz, “Euskadin dagoen aldedi-bikotasuna ez da Zapatero eta Rajoyren artekoa, baizik eta, hemen, hots, Euskadin dagoen alderdi-bikortasuna Madrilgo interesen alde egiten dutenen – abstentzioa eskatu dutenak barne- eta Euzko Alderdi Jeltzalearen hautagaien artean dago”.

Bestalde, Rut Martinezek, PP alderdiko Marisa Arruerekin batera Kongresuko aurkiarengatik lehian ari dena, adierazi duenez, “euskal gazteriaren ahotsa Madrilera eraman behar dugu. Gure erasoak, desioak eta behar izanak entzun behar dituzte. Berebiziko erabakiak hartzen diren tokietan egon behar dugu”.

Rut Martinezek 34 urte ditu, Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziatua da. Euskaduna eta poliglota da eta gainera, europar gaietan espezializatua dago.

Bizkaiko hautagai gazteak azaldu duenez, “Madrilen talde indartsua behar dugu. Hurrengo urteak berebizikoak izango dira gure herrialdearen etorkizunean. Madrilen izango dugun presentzia garrantzi handia izango du, batez ere, gure erakundeen, herri gisa ditugun interesen eta erabakitzeko dugun eskubidea defendatu eta babestu ahal izateko”.

Gaineratu duenez, “Euskal Taldea Madrilen izango gaituzue. Gure ordezkarien eta gure erakundeen alde aurpegia emango dugu. Lehendakariaren proposamena defendatu genuen bezala. orain ere. eta hauteskundeen ostean, behin betiko desblokeoarekin amaituko duen akordio politikoaren alde lan egingo dugu”.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!