Prentsa Aretoa
Berriak
2008/03/07
Ortuzar: "EAJk demokraziak gero eta partaidetza handiagoa izan behar duela uste du"
Bizkaiko EAJren alkateek eta zerrendetako buruek laneko bilera egin dute Sabin Etxean. «Euskal autogobernuaren, gure erakundeen eta Eusko Alderdi Jeltzalearen indarra oinarrizko bi alorretan dago jokoan: gardentasuna, sakrifizioa, zerbitzu publikoa eta zintzotasunak gure zeregin politikoaren ezaugarri izaten jarraitzea eta gure jardun politikoa gero parte-hartzaileagoa izatea», adierazi du EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek.
Bigarren erronkari buruz, Ortuzarrek esan du «herritarren partaidetzarekin proiektuak bideragarriagoak» direla. «Ingurumen iraunkortasuneko, mugikortasuneko edota irisgarritasuneko proiektuak, adibidez, herritar guztien intereserako proiektuak dira. Abian jarriko dituzten pertsonen interesak eta lehentasunak kontuan izan badira errazago gauza daitezke. Hala gertatu da EAJk zuzendutako udal askotan», azaldu du.
Ildo horretatik, datorren igandeko, hilak 9, hauteskundeen inguruan bi mezu esan ditu: «Herritarren partaidetza –botoaren bidezkoa– ezinbestekoa da demokrazia (ordezkaritza-demokrazia) indartzeko. Bestalde, denon intereserako eta ongizaterako herritarrei gure erabakiak azaltzeko prest gaude (partaidetza demokratikoa).
Euskadin bizi garelako, denon ongizatearen balioa ezagutzen dugulako, partaidetza eta espazio demokratikoak handitu nahi ditugu, herritarrek botere gehiago izan dezaten. Euskadin bizi garelako, datorren igandean Eusko Alderdi Jeltzaleko emakumeei eta gizonei emango diezuen boterea hemen bizi zareten guztiekin partekatu nahi dugu».
Bestalde, EUDELen presidente Jokin Bildarratzek Kontzertu Ekonomikoa gure autogobernuaren oinarria dela nabarmendu du. Bestalde, Luxenburgoko auzitegiaren erabakia positiboa izatea espero du, «zerga-sistema gure gizarterako, ekonomiarako eta enpresentzat egokia izaten jarrai dezan».
«Kontzertu ekonomikoari esker, gure udalek Estatuko beste batzuek baino finantzaketa gehiago dute —2,5 aldiz gehiago—. Madrilen dauden gure diputatuek eta senatariek ahalegin handiak egin dituzte Euskadiko herritarren bizi-kalitatea eta interesak defendatzeko», azaldu du Jokin Bildarratzek.
«Udalak eta gainerako erakundeak zorretan gaude Euskal Taldearekin, Madrilen dauden gure ordezkariekin, haiek lortu baitute kontzertu ekonomikoa. 90ko hamarkadako hasierako industriako krisia gainditzea, erakundeen arteko planak abian jartzea, hezkuntza-sistema izatea eta errepideak eraikitzea ahalbidetu zigun besteen artean, hau da, herrialde gisa sozialki eta ekonomikoki hazten lagundu digu», adierazi du.
Halaber, «Euskadiko udalek dituzte sarrera gehien biztanleko, lurralde komunean baino 2,5 aldiz gehiago. Euskadin biztanleko batez bestekoa 430 eurokoa da, eta, Estatuan, 177 eurokoa», azaldu du.
Amaitzeko, «udal finantzaketaren garrantzia BPGri dagokionez, EAEn Nafarroan eta Estatuan baino gehiago» dela ere baieztatu du. Alde horren arrazoia hauxe da: transferentzia korronteen bolumena eta zerga kontzertatuetan parte hartzearen ondorio diren zergen bolumena EAEn askoz ere handiagoa izatea.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS