Prentsa Aretoa

Berriak

2008/03/26

Ortuzar: "Euskal autogobernuaren aldeko urratsa emateko akordioa lortzea da gure apustua"

EAJren EBBren presidenteak, Andoni Ortuzarrek, SER irrati kateak egindako elkarrizketan adierazi du hauteskundeen aurretik ere egin zutela euskal autogobernuaren aldeko urratsa emateko akordioaren aldeko apustua. “Hori izango da gure ardatza. Lortzen baldin badugu, izango da hitzarmena; bestela, nekez”.

Ezagutzera eman
«Kongresuko eta Senatuko behin betiko organoak osatu artean itxarongo dugu, eta, osaketa horren arabera, beharreko baldintzak betetzen ote diren aztertuko dugu Kongresuko eta Senatuko mahai osoaren alde bozkatzeko» ohartarazi du Ortuzarrek.

«PSOEko idazkariari jakinarazi genion atzo gure ustean badugula Kongresuko mahaian ordezkaritza izateko eskubidea; berezko eskubideak dituen laugarren talde parlamentarioa garelako eta laugarren taldeak beti izan dituelako Kongresuan postu garrantzitsuak. Era berean, uste dugu badirela formulak gure presentzia talde propio gisa bermatzeko Senatuan, eta bide hori egin nahiko genuke», gaineratu du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!