Prentsa Aretoa
Berriak
2008/03/31
EAJk Durangoko bonbardaketaren biktimen omenaldian parte hartu du
EAJren hainbat agintarik gaur goizean Gerra Zibileko biktimen omenaldian parte hartu dute, Durangoko bonbardaketaren 71. urteurrena dela-eta. Omenaldia Bizkaiko herri horretako hilerrian egin da.
Orain 71 urte, italiar Aviazione-ak Durangoko elizen eta biztanleen kontra egin zuen. Lehenbiziko erasoan Savoia 84 italiar hegazkinek hamaika tona bonba baino gehiago jaurti zituzten Kurutziagatik geltokiraino. 8:45ak ziren, Emilio Mora jeneral faxistak Bizkaia suntsituko zuela esan eta egun bat geroago.
Erakunde ofizialek eta Durangoko herriak eraso hura gogoratu dute zenbait ekitaldiren bidez. Lehenengoa 12:00etan izan da, eta bertan Gerra Zibileko biktimei omenaldia egingo diote, hilerrian. Bigarrena 20:00etan izango da, Andra Mariko atean.

Nabarmenak...
BBB
2026/11/11
MARKINA-XEMEIN
2026/11/11
PORTUGALETE
2026/11/11
GETXO
2026/11/03
IZURTZA
2026/10/26
Berri ikusiagoak...
BILBO
2026/06/08
EBB
2025/08/13
Bilbo
2025/05/10
BBB
2025/07/13
Eusko Legebiltzarra
2025/04/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS