Prentsa Aretoa
Berriak
2008/04/16
Iñigo Urkulluk Ajuria Eneko Itunaren bidea berreskuratu nahi du, ezker abertzalea politikan sartzeko
EAJren EBBren presidente Iñigo Urkulluk Ajuria Eneko Itunaren bidea berreskuratzearen alde egin du, hala, “ezker abertzalea politikan sartzeko”. Gainera, indarkeria elkarrizketaren bidez amaitzearen “balioa” aldarrikatu du, PSOEren “amaiera polizial eta judizial”arekin kontrajarriaz.
Tele5 telebista katean emandako elkarrizketan adierazi du Gobernuko presidente José Luis Rodríguez Zapaterok Euskadiren normalizazioaren inguruan «hartzen dituen konpromisoen» zain daudela. Bestalde, azaldu du PSE-EE eta PSOE alderdiekin izan dituen bileretan iruditu zaiola sozialistek indarkeriaren «amaiera polizial eta judizial»aren aldeko apustua egingo dutela.
«Muturreko ezker abertzaleko, edo nahi duten izeneko, ideologia duen munduaren alderdi batzuk esploratzeak merezi du. Gainera, 1988ko Ajuria Eneko Itunak, alderdi politiko guztiek sinatutakoak, mundu hori politikan sartzearen alde egiten zuen», zehaztu du buruzagi jeltzaleak.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS