Prentsa Aretoa

Berriak

2008/04/17

Ortuzarrek esan du Batzoki baten kontra egindako erasoa balitz bezala hartu duela, eta EAE-ANVren ahotsa entzun dadin nahi duela

EAJren EBBren presidente Andoni Ortuzarrek adierazi du bere alderdiak La Peña auzoko herriko etxeari ETAk egindako erasoa batzoki baten aurkakoa izan balitz bezala hartu duela, eta eskatu du EAE-ANVren ahotsa entzun dadila, «euskal gatazkaren aitzakiarekin beren burua babestu gabe».

Ezagutzera eman
Atentatua gertatu den tokia bisitatzean, Ortuzarrek jakinarazi du bere alderdiak ez diola ezer esan nahi erakunde armatuari: «Izan ere, ETAri buruzko hitzak eta ETArentzako hitzak amaitu egin baitzaizkigu».

«PSE-EErentzako, La Peñako buruzagi sozialistentzako, eta Ertzaintzarentzako hitzak baditugu, ordea; izan ere, zazpi ertzain daude zaurituta eta espero dugu bilakaera positiboa izango dutela. Era berean, La Peña auzoko bizilagun guztientzat ere baditugu hitzak, ETAren indarkeria maizegi bizi baitute», erantsi du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!