Prentsa Aretoa
Berriak
2008/04/22
Ortuzar: “Auzitegiek Javier Uriarteri izen ona itzuli diote”
Durangoko instrukzioko 1. zenbakiko epaitegiak Javier Uriarteren, Abadiñoko alkate ohiaren, aurka eginiko prebarikazio eta funtzionario-eroskeriagatiko salaketak largestea eta artxibatzea erabaki du. Hala jakinarazi du EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, Andoni Ortuzarrek.
Abadiñoko kultur etxean emandako prentsaurrekoan, Ortuzarrek jakinarazi du auzitegiek Javier Uriarteri izen ona itzuli diotela. «Abadiñora etorri gara gaur azken hauteskundeak arte alkate izan denaren zintzotasuna berrestera. Udala gobernatzen duten independenteek EAJren ordezkari honen kontra egindako adierazpen okerrak auzitegiek largestu egin dituzte, eta hori ospatzera ere etorri gara.»
BBBko presidenteak adierazi du, kasua eraman duen epaile Pilar Barés Bonillak bertan behera utzi dituela auzitegietara eta komunikabideetara egungo Abadiñoko alkate José Luis Navarrok eramandako ustezko irregulartasunak. Era berean, gogorarazi du orain artxibatutako akusazioak etengabe eztabaidatu zituztela Abadiñoko Udalean aurreko legegintzaldian.

Nabarmenak...
BERRIA
2026/07/07
BILBO
2026/07/06
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS