Prentsa Aretoa

Berriak

2008/04/30

Ibarrangeluko Udalak EAJk bultzatutako mozio etikoa onartu egin du

Ibarrangeluko Udalak gaur EAJk bultzatutako mozio etikoa onartu du Euzko Alderdi Jeltzalearen botoei esker, izan ere, alderdi jeltzaleak baino ez du mozio honen alde bozkatu. Beraz, mozioa, EAJ-PNVren hiru zinegotzien aldeko botoekin eta Armendu taldeko hiru zinegotzien abstentzio eta Leire Saitua zinegotziaren abstentzioekin onartu da.

Ezagutzera eman
Honen bidez, Ibarrangeluko udalak “Martxoaren 7an Arrasateko herritarra zen Isaias Carrascori bizia kendu zion ETAren atentatua, sendo eta indartsu gaitzesten” duela eta “dolua eta elkartasuna” adierazten diola Carrascoren sendiari, adierazi du.

“Une honetan, inoiz baino gehiago, askatasunean eta demokrazian oinarritutako bideak estimatu eta goresten” dituela azpimarratu du Ibarrangeluko Udalak eta “ETAren jarduna mespretxatu” egiten duela. “Bere jarduna bertan behera utzi dagiala eta Arrasateko atentatua askenekoa izan daitela” exijitzen dio baita Udalak ETAri.

Bukatzeko, Ibarrangeluko Udalak “atentatu honen kontra eta askatasunaren eta demokraziaren alde antolatzen diren ekitaldietan” parte hartuko duela azaldu du “eta beragaz batera agertu daitezela” eskatu die hilketan kontra dauden guztiei.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!