Prentsa Aretoa

Berriak

2008/05/14

Ortuzarrek “gutxieneko adostasunak” bilatzeko eskatu die alderdi politikoei, “ETAk baldintzatu ez gaitzan eta bere ekintzek politikan eraginik izan ez dezaten”

EAJren BBBren presidente Andoni Ortuzarrek bere gaitzespenik irmo eta biribilena adierazi dio ETAri gaur goizaldean egindako atentatuarengatik, eta ETAren tranpan erortzerik ez dagoela ohartarazi du. “ETAk baldintzatu egin nahi gaitu, baina indar politiko guztiok buruarekin jokatu behar dugu, gutxiengo etiko eta politikoak finkatuz adostasunera hurbil gaitezen eta ETAren ekintzek, min egin arren, politikan eraginik izan ez dezaten”.

Ezagutzera eman
Ortuzarrek ETBri egindako adierazpenetan adierazi du ETAk baldintzatu egin nahi duela Rodríguez Zapaterok eta Ibarretxek maiatzaren 20an egingo duten bilera, baita datozen hilabeteetarako aurreikusita dagoen jarduera politiko guztia ere.
Gainerako indar politikoei dei egin die Ortuzarrek, “guztion artean ETA eta bere ekintza gogor eta mingarriak hauteskundeen eremutik eta jardun politikotik atera ditzagun”.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!