Prentsa Aretoa
Berriak
2008/05/29
Ortuzar: “EAJ-PNV pozik dago Ibarretxek aurkeztu duen proiektuarekin”
EAJren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak, Andoni Ortuzar, esan du bere alderdia “pozik dagoela, noski”, Juan José Ibarretxe lehendakariak aurkeztu duen Herri Kontsulta Deitzeko eta Arautzeko Lege proiektua dela-eta.
Radio Euskadin eginiko adierazpenetan, buruzagi jeltzaleak esan du lehendakariak herritarrei egingo dizkien bi galderak EAJ-PNVren gustukoak direla. “Bai, noski, lehendakariak iragarritakoaren gauzapena delako”.
Ortuzarrek esan du Zapateroren gobernuak esan duela deialdiaren aurkako errekurtsoa egingo duela Auzitegi Konstituzionalean, baldin eta Eusko Legebiltzarra beraren alde agertzen bada. “Horrek ez du Espainiako Gobernua leku onean uzten, autoritarismo kutsua ematen diolako. Planteatu dena ez zaio gustatzen, eta horregatik mekanismo jurisdikzional eta judizialetara joko du, elkarrizketa politikoaren bidea ukatuz. Gainera, batzuentzat irekitzen dute eta besteentzat itxi. Ez dugu ulertzen hirukoak ze bekatu egin duen berarekin ez beste guztiekin hitz egiteko.”

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS