Prentsa Aretoa
Berriak
2008/07/07
EAJ: "ETAren estortsioa jasan duten enpresaburuak ez dira atxilotu behar; aitzitik, babesa eta goxotasuna eskaini behar zaie"
EAJren BBBren presidente Andoni Ortuzarrek adierazi du ETAren estortsioa jasaten duten enpresaburuak ez direla atxilotu behar, baizik eta “babesa eta goxotasuna! eskaini behar dietela epaileek, agintariek eta poliziak.
Horrela mintzatu da Ortuzar azkenaldian ETAri ustez “iraultza-zerga” delakoa ordaindu izanagatik enpresaburuen artean izan diren atxiloketen eta galdeketen inguruan. Aipatutako arrazoiagatik galdeketa egiteko poliziak atxilotu duen azkena Sidenor enpresako barne kontseilariorde eta presidente izandako Sabino Arrieta izan da, EAJko kidea, hain zuzen ere.
“Oro har, une zailak bizitzen ari diren euskal enpresaburuei, egunero-egunero herri honen alde hainbeste lan egiten duten horiei, babesa eta goxotasuna eskaini behar lizkiekete epaileek, agintariek eta poliziek, polizia-etxera eraman eta estualdian jarri beharrean”, azaldu du.
Horrez gain, esan du “ez duela pentsatu ere egin nahi” abertzaletasunarekin lotutako enpresariak “apropos aukeratuta atxilotzen eta galdekatzen” ari direnik.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS