Prentsa Aretoa
Berriak
2008/07/21
Ortuzarrek bazterrak nahasi izana egotzi dio PPri, atzoko atentatuak eta Kontsulta Legea lotzeagatik
EAJren BBBren presidente Andoni Ortuzarrek adierazi du Euskadiko PPren presidente Antonio Basagoitik bazterrak nahasi dituela ETAk atzo Kantabrian jarritako lau bonbak Kontsulta Legearekin uztartzean.
Radio Popular irratian egindako elkarrizketan, Ortuzarrek modu horretan erantzun die Basagoitik atzo egindako adierazpenei. Azken horren esanetan, «batzuek erreferendumen bitartez proposatzen dute independentzia», Juan Jose Ibarretxe lehendakariak, esaterako; eta beste batzuek, ETAk bezala, «bonben bitartez».
Bestalde, Ortuzarrek adierazi du kontsultak zeresana izango duela; izan ere, Konstituzio Auzitegiak «indar politikoa» duen arren, EAJ eta Eusko Jaurlaritza «juridikoki borrokatuko dira» kontsulta aurrera irten dadin, eta gizarteari erakutsiko diote «Madrilek euskaldunon etorkizuna erabakitzeko gaitasuna lapurtu nahi digula».

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS