Prentsa Aretoa
Berriak
2008/09/29
Ibarretxeren hautagaitza astelehenean aho batez onartu zutela berretsi du Andoni Ortuzarrek
EAJren Bizkaia Buru Batzarraren presidenteak, Andoni Ortuzarrek, berretsi du Juan Jose Ibarretxe lehendakaria dela legegintzaldi berriari ekiteko hautagairik egokiena. Alderdiko kideek astelehenean egindako bileran ez zela inolako zalantzarik izan eta aho batez izendatu zutela hautagai ziurtatu du. Era berean, Ortuzarrek gaineratu du atzoko eguna aukera bikaina izan zela erabakia publiko egiteko.
SER irrati kateari egindako adierazpenetan, Ortuzarrek argitu du bereizi egin behar direla espekulazioak eta alderdiaren azken erabakia; izan ere, lehenak zilegi diren arren, alderdian izendapenak egiteko finkatuta dauden pausoak eman behar baitira, eta prozesu hori luzea izaten da.
«Aurreko astelehenean ipini genuen abian eta abenduaren 20 inguruan amaituko dugu, lehenik gure udal erakundeetatik pasatu behar duelako proposamenak, ondoren berresteko», baietsi du.
«Aurreko astelehenean ipini genuen abian eta abenduaren 20 inguruan amaituko dugu, lehenik gure udal erakundeetatik pasatu behar duelako proposamenak, ondoren berresteko», baietsi du.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












