Prentsa Aretoa

Berriak

2008/10/07

EAJk, sozialistak agintean dauden udaletan, PSEk euskararekiko “erabateko konpromiso falta” daukala erakusteko mozioak aurkeztuko ditu

EAJren BBBren lehendakari Andoni Ortuzarrek iragarri duenez, bere alderdiak PSE-EE agintean dagoen udaletan mozioak aurkeztuko ditu, PSE-EEk euskararekiko “erabateko konpromiso falta” daukala erakusteko. Ekimen horien bidez, udalek euskara sustatzeko eta erabiltzeko neurriak hartzeko eskatuko du alderdi jeltzaleak. Gainera, PSE-EEri “hauteskundeen aurretik antzerkia egiteari uzteko eta makillaje politikoa kentzeko” eskatuko dio. Hala, PSE-EEk “benetako aurpegia” erakutsiko du euskararekin lotutako guztiari dagokionez.

Ezagutzera eman
EAJk, sozialistak agintean dauden udaletan, PSEk euskararekiko “erabateko konpromiso falta” daukala erakusteko mozioak aurkeztuko ditu

ARGAZKIA JAITSI

Komunikabideen aurrean egindako agerraldi batean, Ezkerraldeko eta Meatzealdeko herrietako ordezkari jeltzalez lagunduta, hau da, “tradizioz sozialisten eremu” diren herrietako ordezkariz, PSE-EEko idazkari nagusi Patxi Lópezek joan den astean egindako ekitaldia aipatu du Ortuzarrek. Lópezek ekitaldi horretan “euskararekiko konpromiso berri-berria” adierazi zuela esan du.

“Hasieran, asko poztu gintuen Patxi Lópezek, bere alderdiarekin batera, adierazpen horren bidez euskararen alde egindako urratsak, baina berehala konturatu ginen iragarpen horrek sinesgarritasun eskasa zeukala”, esan du.

Bere iritziz, konpromisoa “sinesgarri” izateko, “konpromiso hori errealitate bihurtu behar zuten duela urte askotatik agintean dauden udaletan”, euskara sustatzeko “aurrekontu barregarriak” erabili beharrean.

“Errealitatea tematia da eta ekintzek bakoitza bere lekuan jartzen dute. Errealitateak eta ekintzek erakusten dute sozialistek euskararen alorrean erabateko konpromiso falta izan dutela agintean dauden udalerrietan, euskara erabiltzeari eta sustatzeari dagokienez.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!