Prentsa Aretoa

Berriak

2008/10/08

Aurrekoetxea: “PSEk euskararen txandala jarri nahi baldin badu kontutan izan behar du kirola egunero egin behar dela”

EAJren Bizkai Buru Batzarraren burukide den Arantza Aurrekoetxeak PSEri “horrenbesteko aurpegirik ez izateko” eskatu dio. Gaineratu duenez, “alderdi sozialistak euskararen txandala jarri nahi baldin badu, ondo dago. Poztu egingo ginateke benetan jarrera hori erakutsiko balu. Baina, kirola egunero egin behar den jarduera dela ohartarazi nahi diogu”.

Ezagutzera eman
Aurrekoetxea: “PSEk euskararen txandala jarri nahi baldin badu kontutan izan behar du kirola egunero egin behar dela”

ARGAZKIA JAITSI

“Guk polemikak albo batea utzi eta datuak erabiltzen ditugu. Trapagaren adibidez, azken lau urteetan euskararen aurrekontua % 60a jaitsi dute. Era berean, alderdi sozialista prentsaurrekoa ematen zegoen une berean, Basaurin aurrekontuen zirriborroa aurkeztu dute eta bertan, euskararen aurrekontua %35ean gutxitu dute” gaineratu du.

“Horrekin batera, euskararen Batzordea desagerrarazi eta euskara teknikari lanpostu bat gutxiagotu dute”.

Buruzagi jeltzaleak azpimarratu duenez, “Barakaldon, Portugaleten, hau da, Patxi Lopezen herrian, eta Trapagaranen, euskararako diru laguntzarik ez dute eskatu, hots, ez dute subentziorik eskatu nahiz eta gero kexuz ibili”.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!