Prentsa Aretoa

Berriak

2008/10/10

PSEk eta PPk euskararen sustapena %40 murriztu dute Basaurin

EAJ udal alderdiak Basaurin adierazitakoaren ariora, “Basauriko PSE-PP gobernu-taldeak 2009rako aurkeztutako aurrekontuen proiektuan Basaurin euskara sustatzeko dirua %40 murriztu du. Hori da, hain zuzen, sozialisten eguneroko politikaren errealitatea euskarari dagokionez, aretoko politikatik oso urrun dagoena, Patxi López idazkari nagusiaren hauteskunde-helburuak barnean hartuta. Lopézen kideek Basauriko udaletxean, alkatea buruan dagoela, euskarari buruzko diskurtsoa ezerezean utzi dute”.

Ezagutzera eman
“Datuek halaxe erakusten dute. 2008. urtean euskararen sustapen-ekintzak garatzeko zenbatekoa 387.389,39 eurokoa izan da. Bestalde, 2009rako proposamenaren zenbatekoa 234.683,83 eurokoa izan da, hau da, %39,42 gutxiago. Horrez gain, 2008rako aurreikusitako zenbateko osotik, gaur 104.454´21 euroko zenbatekoa bakarrik jaso dela adierazi behar dugu, hots, guztizkoaren %26,96koa bakarrik, eta urtea amaitu aurretik zenbateko hori gainditu ez delakoan gaude. Horrenbestez, 2008an euskararen aurrekontuan 282.935´18 euroko zenbatekoa agortu gabe geratuko da. Horri kudeaketa txarra dagokio, euskararen utzikeria izan gabe”, gehitu du udal taldeak.
 
Era berean, “Udal Euskaltegiari egindako ekarpena aipatu da. 2009rako aurrekontua 1.031.557,39 eurokoa da. Beraz, udalak udal Euskaltegiari egindako aurrekontu osoaren %1,24 jaitsi du, 2008. urtearekin alderatuta”.

Amaitzeko, horrek nabarmendu duenez, “PSEk Euskarako administrariaren lanpostua hutsik utzi du, euskararen erabilera sustatzeko kanpainei aurre egiteko ezintasuna azpimarratuta. Pertsonarik eta dirurik gabe, gutxi egin daiteke euskara sustatzearen alde”
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!