Prentsa Aretoa

Berriak

2008/10/26

Ortuzar: "Milaka eta milaka pertsonek bakeari bai, erabakitzeko eskubideari bai eta Euskadiri bai esan diogu"

EAJren Bizkai Buru Batzarraren lehendakari den Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, “Euskal gizartea atzo baiezkoaren alde mobilizatu zen. Zapateroren ezezkoaren eta ETAren erasoen aurrean, milaka eta milaka pertsonek bakeari bai, erabakitzeko eskubideari bai, eta Euskadiri bai esateko bildu ginen atzo".

Ezagutzera eman
Buruzagi jeltzalearen ustez, "Euskal gizartea bizirik dago eta alderdi politiko zein erakundeei aurrera egiteko eskatzen digu, proposamenak aurkeztea eskatzen digu, aurrera pausu positiboak eskatzen dizkigu eta ez, aldiz, ezezko inposaketak".

"Atzo, garai politiko berri bat zabaldu genuen Euskadin".

Ortuzarren arabera, "Horregatik, EAJtik, aurrera egiteko konpromisoa hartu dugu, herrialde honentzako aukera berriak aurkezten jarraitzeko konpromisoa hartu dugu. Bakearen eta burujabetzaren alde lan egiten jarraituko dugu. Izan ere, zenbat eta burujabetasun gehiago, orduan eta aukera gehiago izango baititugu aurkezten zaizkigun erronkei aurre egiteko".

"Krisi ekonomiko honekin ikusi dugu. Guren langabezi tasak espainiar Estatuak dituen erdia baino ez dira. Gure ekonomiak, espainiar Estatuaren ekonomiak baino askoz hobeto egin dio aurre krisiari. Garai latzak datoz eta Euskadiren alde egiten den edozein aurrerapauso, hemen bizi garenon aldeko ongizatearen isla izango da. Euskadirentzako ikerketaren eskumena lortu izana, gure botere politikoaren isla izan da. Hori da EAJk jarraitu nahi duen bidea. Gernika-Lumotik Gasteizera milaka pertsonek atzo aldarrikatu zuten legez, EAJk ere Euskadiren etorkizunari bai esaten dio" gaineratu du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!