Prentsa Aretoa

Berriak

2008/11/08

Ortuzar: "PSOErekin paktatzeak eta Lopez Zapaterori dion obedientziak, krisiari aurre egingo dioten aurrekontuak ahalbideratuko ditu"

Andoni Ortuzar EAJren BBBren lehendakariak adierazi duenez, Aurrekontu Orokorretan PSOErekin lortu ditugun itunak, PSE-EEk, foru eta autonomi kontuen alde egitea ahalbideratuko dute, izan ere, "Lopez Zapaterori men egiten dio", eta horrek krisiari aurre egingo dioten aurrekontuak ahalbideratuko ditu Eusko Jaurlaritzan eta Foru Aldundietan.

Ezagutzera eman
Ortuzar:

ARGAZKIA JAITSI

Lemoako batzokia berrinauguratzeko ekitaldian, Bizkaiko EAJren arduradunak sozialistei zuzenduz zera adierazi du: "kontuak ondo zihoazen eta txitxarren moduan egin dute, hau da, abestu eta abestu eta siesta bota... eta krisia siestan hartu ditu".

Ortuzarrek egoera hau Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak, hiru Ahaldun nagusiekin batera, pasadan ostegunean aurkeztu zuen Ekonomia Bizkortzeko Egitasmoarekin alderatu du. "Gu egitasmo honetan apiriletik hona lanean aritu izan gara, hots, otsoari adarrak ikusten hasi ginenean. Zapaterok, aldiz, krisia ez zegoela baino ez zuen esaten".

"Egitasmo honekin, inoiz herrialde honetan egin dugun inbertsiorik handienarekin, krisiak, euskal erakundeetako arduradunak lanean harrapatu ditu. Lanean eta etxeko lanak egiten. Lanean krisiak ahalik eta ondorio gutxien izan ditzan".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!