Prentsa Aretoa
Berriak
2008/11/10
Bilbao: "Krisitik ateratzen lehenengoak izaten ahalegindu behar dugu”
Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, José Luis Bilbaok, krisi ekonomikoaren eraginez Euskadirentzat 2009 urte "zaila" iragarri du eta kontuz ibiltzeko eskatu du ustez gertatuko diren enplegu-erregulazio espedienteak ez daitezen “berariaz eta bakarrik emaitzen kontuak hobetzeko era bat” izan.
ETBn egin duen elkarrizketan Bilbaok adierazi du “behinola ere esan zuela krisi ekonomikoa Euskadira ere iritsiko zela” eta aurreikusi zuela "estatuko beste toki batzuetan baino eragin gutxiago izan dezakeela, baina hori gorabehera guk ere gogor pairatuko genuela". "2009 urtea gogorra izango da gure Herrian", azpimarratu du.
Bere iritziz igartzen ari da "zerga-bilketan, BEZean, sozietateetan, jarduera ekonomikoaren jaitsieran, hala 2008an nola 2009ko aurreikuspenetan".
"Eta horri dagokionez gure helburua oso argi dago. Krisia beste batzuei baino beranduago iritsi bazaigu eta nahiz eta beste toki batzuetan baino ahulagoa izan, ezin gara lo geratu; guk egin behar duguna, ahal badugu, lehenengoak ateratzeko ahalegina egitea da", adierazi du.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS