Prentsa Aretoa

Berriak

2008/11/10

Ortuzar: “Krisiari aurre egiteko ez da burua ezkutatu behar. Aurre egin behar zaio, Euskadin egin dugun moduan”

EAJren BBBren lehendakariak, Andoni Ortuzarrek, Cadena SER irratian egin duen elkarrizketan esan du “Euskadin ere badugula krisi ekonomikorik, baina gure autonomia erkidegoa, erkatzen hasiz gero, Espainia edo Frantzia baino zertxobait hobeto dagoela hazkuntzaren adierazkari ekonomikoei eta langabezia tasei dagokienez. Baina horrek ez du esan nahi hemen krisirik ez dagoenik, hemen ere egon dagoelako krisia eta, ematen duenaren arabera, garrantzitsua eta luzea izango da", ohartarazi du.

Ezagutzera eman
Krisiari aurre egiteko bere apustua "ez beldurtzea eta burua hegalaren azpian ez sartzea" dela esan du, kontrakoa baizik, aurre egitea eta bere ustez Euskadik horrela jardun du "besteek bainio arinago neurriak hartuz", gobernu zentralarekin erkatuta, alegia.

"Gogoan daukat urtearen hasieran aurreikusi genuela, ekonomia gelditzen ari zela adierazten zuten zantzuak zeudela, eta argi ikusi genuela Espainian higiezinen arloa ez zihoala ondo eta hori oso garrantzitsua zela, joera negatiboa adierazten zuelako. Orduan Eusko Jaurlaritza eta foru aldundiak lanean hasi ginen azelerazio ekonomikoa lortzeko plana abian jarriz, udaberrian aurkeztu genuena eta joan den ostegunean Lehendakariak zehatz-mehatz garatu eta azaldu zuena".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!