Prentsa Aretoa
Berriak
2008/11/24
Ibarretxek eta Ortuzarrek adierazi dutenez, EAJk erabakitzeko eskubidea mantenduko du bere egitarauan
EAJren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak, Andoni Ortuzarrek, bermatu egin du talde jeltzaleak mantendu egingo duela bere egitarauan "euskal herriak bere etorkizunari buruz erabakitzeko duen eskubidea". Bestalde, Juan José Ibarretxe lehendakariak adierazi du kontsulta eta Euskadiko herritarren erabakitze-ahalmena EAJren 100 urte hauetako proiektuaren bihotzaren parte izan direla, eta gutxienez, datozen 100 urteetako hauteskunde programetan ere izango direla.
ETBn egin duen elkarrizketan Ortuzarrek zehaztu du EAJren mezua "eta mezua baino gehiago, EAJren errealitatea, konfiantzari eustea dela, ziurtasunak eskaintzea eta ez abenturetan sartzea”, baina, beti ere, “iparra oso argi dugula, autogobernu maila altuagoak lortzea". "Gure ustez zenbat eta autogobernu gehiago orduan eta ongizate gehiago herri honentzat", adierazi du.
Aldi berean baieztatu egin du "oso argi dagoen bezala", EAJren EBBren lehendakariaren, Iñigo Urkulluren eta Juan José Ibarretxe lehendakariaren erreibindikazioak "ildo beretik doazela". "EAJn gertatzen dena eta beti gertatu zaiguna da beti gauza bera defendatu dugula eta aurrean jarrera inmobilistak izan ditugula edo, areago, gure erakundeetan erabakitzen duguna gero abian jartzea ekiditeko ia demokraziaren aurkako jarrerak", azaldu du.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS