Prentsa Aretoa

Berriak

2008/11/24

Ortuzar: “Bizkaiko Alderdi Sozialistak Sondikako aireportua zabaltzearen inguruan duen jarrera adar-jotzea iruditzen zaigu”

EAJren BBBren presidente Andoni Ortuzar arduratuta dago aireportuaren beharrezko zabalkuntzak izan ditzakeen ondorioengatik. «Horregatik, Euzko Alderdi Jeltzaleak gobernatzen dituen Txorierriko udalek eta Madrileko gure udal taldeak hilabeteak eman dituzte lanean, aireportuaren zabalkuntza eta eskualdeko bizilagunen bizitza-kalitatea uztartzeko».

Ezagutzera eman
«Euzko Alderdi Jeltzaleak oso argi du aireportu hau, eta Euskadiko gainerakoak, Euskadiko gure erakundeek kudeatu beharko lituzketela», nabarmendu du Ortuzarrek. «Izan ere, hartu ditugun eskumen guztiak hemen Madrilen baino hobeto kudeatzen ditugula erakutsi diegu. Eta edonork konpara ditzake datuak. Guk adierazi nahi duguna zera da: gure aireportuak kudeatzeko eta antolatzeko prest gaudela, eta erronka horri aurre egin nahi diogula. Baina ez da posible izan, Espainiako Gobernuak ez digulako eskumen hori transferitu nahi».

Buruzagi jeltzalearen ustez, Bizkaiko Alderdi Sozialistaren jarrera, bereziki, idazkari nagusi Pastor jaunarena, adar jotzea da. Ez dituzte babesten inguruko udalen alegazioak, ezta biztanleek aurkezten eta nahi dituzten neurri zuzentzaileak ere. «Aurpegia eman behar denean eta bozkatu behar denean, Espainiako Gobernuaren ordezkari gisa jarduten dute. Hau da, uko egiten diete neurri zuzentzaileei, Madrileko Gobernuak ekarpen ekonomikoa egin behar badu inguruko biztanleen mesederako», gehitu du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!