Prentsa Aretoa

Berriak

2008/11/27

Ortuzar: “Krisi egoeran ez da nahiko hitz egitea, jarduketari ekin behar zaio”

EAJren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak, Andoni Ortuzarrek, eskabidea egin du krisi egoera honek “diskurtsoa baldintzatu ez ezik, batez ere ekintza politikoarekin” egin dezan, krisi honi aurre egiteko "ez delako nahiko berba egitea, jarduketari ekin behar zaiolako, gauzak egin" eta "zikloaren aurkako egitarauak" abian jarri nehar direla eta eraikuntza bezalako sektoreetan enplegu eta jarduera mailari eusteko ahaleginak egin.

Ezagutzera eman
Ortuzar: “Krisi egoeran ez da nahiko hitz egitea, jarduketari ekin behar zaio”

ARGAZKIA JAITSI

Bere aburuz administrazioek ahalegina egin behar dute jarduera mantentzeko "arlo pribatuan egiten ez dena publikoan egiteko". "Mundu mailako krisia da; mundu mailako finantza eta ekonomia mailan urak euren ubidera berriz itzuli arte itxaron behar da eta, bien bitartean, abagunea ahalik eta ondoen igarotzen ahalegindu", adierazi du Ortuzarrek. Halaber, desio moduan esan du "Euskadi zenbaki gorrien krisian sartzen den azken tokia eta ateratzen den lehena" izatea gurako lukeela.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!