Prentsa Aretoa
Berriak
2008/11/27
Ortuzarrek esan du polo subiranista sortzeko “lehenengo oztopoa” ETA dela, eta uste du “EAJri lekua kendu” nahi diotela
Euzko Alderdi Jeltzalearen BBBren presidente den Andoni Ortuzarrek, baieztatu du “polo subiranista" deritzonaren "lehenengo oztopoa" ETA dela, eta gaitzetsi egin du ekimen hori bultzatu dutenek "EAJri lekua kentzea" jarri izana helburutzat. Horrez gain, adierazi du aipatutako polo subiranista sortzeko ekimen hori "chupa chups baten tamainakoa dela".
-
Andoni Ortuzar Radio Euskadiko Boluvard saioan 2008/11/27
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Ortuzarrek gogorarazi du Lizarrako akordioaren esperientzia “guztiontzat izan zela ikasbidea”, eta, besteak beste, ikasi dutela “ETA presente dagoen bitartean eta era honetako gaietan esku hartzen badu oso gutxi dagoela egiteko, oso aukera gutxi daudela".
Ildo horretan, esan du Lizarrakoa “ahalegin zintzoa" baina "inozoa" izan zela, erakunde terroristak "ukitzen duen guztia manipulatu egin nahi duelako eta, ezin badu, hondatu edo apurtu egiten duelako". “Orain antzeko fase batean gaude eta, nire ustez, polo subiranista sortzeko lehenengo oztopoa, hain zuzen ere, ETA existitzea da. ETA dagoen bitartean ez da ezer egongo”, nabarmendu du.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS