Prentsa Aretoa

Berriak

2009/01/20

Andoni Ortuzarrek baieztatu du EAJ ez dela sartuko “Ibarretxe txarra da eta EAJ-PNV ona da” jokotan. Alderdia osotasun bat da

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak baieztatu duenez, bere alderdiarentzat aukera bakarra da Ibarretxe lehendakaria izatea. Gaineratu egin du ez direla eroriko “Ibarretxe txarra da eta EAj-PNV ona da” joko horretan, talde jeltzalea osotasun bat delako.

Ezagutzera eman
Bere hitzetan “Gobernua eratzeko orduan gauzarik inportanteena, ezer baino lehenago, hauteskundeak irabaztea dela ahalik eta modurik onenean“. “Guk sinesmen osoa dugu gure egitasmoan eta bete betean irabazteko ahalegina egingo dugu, baina martxoaren 2tik aurrera, legebiltzar aritmetika ikusi behar da eta Herri honek behar duena ondoen emango duen Gobernu egitasmoa egin behar da; eta ikusi, zein indar politikorekin gauzatu ahal den egitasmo hori” gaineratu du.
Ortuzarren ustez “bi bazterketa handi” gertatu dira jadanik EAJ-PNVrekin Jaurlaritza osatzeko orduan, PP eta PSE-EE alderdiena hain zuzen. "PPk esan du bere helburua EAJ-PNV boteretik kentzea dela eta horretarako botoak doan emango dizkiola PSEri. Beno, gero zehaztu du botoak doakoak direla baina hiru sail handiren truke. Hasi dira sal-erosketetan” azpimarratu du.
Gainera, esan duenez “beste bazterketa izan da Patxi Lopezena berarena”. Bere hitzetan, hauteskunde hauetan PSE alderdia ikusten duela soilik bera Lehendakaria izanik. “Hauteskundeak gertatu baino lehen balorazio horiek egiteak ez dauka zentzu handirik eta hiritargoari zor zaion errespetuan huts egitea da. Hiritargoa da eta ez beste bakoitza bere tokian jarriko duena eta martxoaren 2tik aurrera, hitz egingo dugu” esan du.
Bere alderdia “on eta txarren jokotan” eroriko ez dela iragarri ondoren, baieztatu nahi izan du EAJ-PNV osotasun bat dela .
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!